Bikonet: pertsonen operadorea

logo

Bikonet.-Operadore berri bat jaio da telekomunikazioen alorrean. Konkretuki, Bikonet software librea erabiltzen duen operadora bat da, eta pertsonengan eta segurtasunean jartzen du arreta.

Bikonet Telekomunikazioetako Operadorea da, eta pertsonak jartzen ditu erdigunean. Guk telekomunikazioetan zerbitzuak eskaintzeaz gain, konfidantza eta segurtasuna eman nahi dugu. Kooperatiba honentzako, bere bezeroak ez dira zenbaki huts bat, eta ez ditugu horrela tratatzen.

Bikoneten gauzak ongi egitea gustatzen zaigu, horregatik Bikoneten software librea erabiltzen da, «jakin nahi dugulako nola funtzionatzen duten instalatzen ditugun programak. Gure telefonoek GPL lizentzia duen softwarea erabiltzen dute adibidez, baita gure zentralita ere. Mugikorretan softwre librea erabiltzea sustatzen dugu baita, eta esperientzia handia dugunez arlo horretan, asko daukagu eskaintzeko».

Burujabetasuna baita asko gustatzen zaigu, horregatik sare libre eta irekiak sustatzen dituzte. «Jakin badakigu arlo horretan lan handia dagoela egiteke, toki gutxi batzuetan izan ezik (Pasaia, Zumaia...) zaila bait da zuntza topatzea enpresa handi bati ez bazaio kontratatzen, baina horren aurrean kooperatiba ezberdinen artean elkarlana eginez sare horiek handitzen joango gara. Eta bitartean existitzen diren errekurtsoak erabiltzen jarraituko dugu».

Baina guztiaren gainetik, «gustatzen zaiguna jendea gustora egotea da, argi eta garbi. Helburu hori lortzeko gure esku dagoen guztia egingo dugu, hori delako besteengandik gehien ezberdintzen gaituena: Telekomunikazioak errazak eta pertsonentzako ulergarriak egiten ditugu».

Informazio gehiago bikonet.net

Etiquetas: