P30 Jaialdia: 30 urte Zaraterekin Dantzan

irudiak

Psilocybe elkartea.- Hiru hamarkada betetzen dituen izaki baten antzera, bizipenak, esperientzia eta heldutasuna bereganatuz joan da Psilocybe Musika Elkartearen proiektua 30 urteetan zehar.

Gizartea eta musika eraldatzen joan ahala egokitzeko ahalmena izan du musika elkarteak Rock-and-rollaz haratago joanez eta musika estiloetan aberastuz.

30 urte martxan egotea ez da nolanahiko gauza, are gehiago motorraren energia bakarra musikarekiko grina, elkartasuna eta militantzia direla kontuan izanik.

Hondarribia bezelako herri txiki baten izena underground kulturaren mapan letra larriz idatzi dugu eta urte guztia daramagu aretoan hau ospatzen, elkarteko taldeak kanpoko taldeekin elkartuz eta programazio aberats bat lortuz. Baina orain kalea gureganatzeko momentua iritsi da!

Elkartekideen artean bizitako erreleboak eta herri txikiek kulturari egin diezaioketen ekarpenak ospakizun bat merezi duela argi utziko dugu 2023ko udaran bi jaialdi antolatuz.

Ospakizunen aurkezpena uztailaren 12an izango da 12:30an, aurten 15 urte betetzen dituen Psilocybe elkarteko aretoan.

Keep on rocking psilocyben!

Etiquetas: