Hondarribiko alkateak (Abotsanitz) %20ean jeitsi du bere soldata

imagen

Abotsanitz.- Zehazki, Igor Enparanek 58.866,25 € kobratuko ditu urtean, aurreko alkate Txomin Sagarzazuk (EAJ-PNV) 73.582,81 € kobratzen zituen bitartean.

Pasa den ostegunean buruturiko udalbatzan, hurrengo lau urteetan egongo den Udalaren Antolaketa berria zehaztu zen. Hamaika puntuz osaturiko udalbatzan, besteak beste, batzordeen eraketak, udalbatzen maiztasuna edota Udalbatzako kide berrien urteroko ordainsariak onartu ziren aho batez.

Udal Gobernu berria, Abotsanitzeko 5 kideek osatuko dute, alkate den Igor Enparan buru dela. Gainontzeko alkateordeak Estitxu Urtizberea, Lupe Queiruga, Josu Peña eta Ortzi Alonso izango dira, hurrenez hurren. Aurreko Udal Gobernu jeltzalearekin alderatuz, pertsona bat gutxiagok osatuko du Udala kudeatzeko taldea. Baina ez da aldaketa bakarra izan .

Aurreko agintaldian EAJ-PNVk osatzen zuen Gobernu taldearen ordainsariekin dator Abotsanitzek proposatu eta onartua izan den neurri nabarmenena, hau da, Udal Gobernuaren soldaten beherapena eta berdintasun demokratikoa sendotzeko birbanaketa. Kargu publikoen ordainsariak ezartzerako orduan, beste kriterio bat ezarri nahi izan dugu, pasa den agintaldian zeuden gehiegizko soldatak jaitsiaz. Honela, beste langileen soldatengandik gertuago egongo dira eta politikarien ordainsarien gastu publikoa hein handi batean murriztu egingo da. Hortaz aparte, oposizioan zeuden alderdien liberazioak %33tik %50erako igoera egin dugu, sinisten baitugu oposizio lana egiteko baliabideak jarri behar direla eta elkarlana bultzatu nahi dugula.

Soldatei dagokionez, alkate den Igor Enparanek, 58.866,25 € kobratuko ditu urtean, aurreko alkate zen Txomin Sagarzazuk 73.582,81 € zuenean finkatua ordainsaria (%20-ko beherapena).

Lehenengo alkateordeari dagokionez, Estitxu Urtizbereak 53.017,3 €-ko urteko ordainsaria izango du, Juan Mari Altunak 61.130,33 €-koa zuen bitartean, %13,28an jaitsiera alegia.

Gainontzeko hiru alkateordeek, Lupe Queiruga, Josu Peña eta Ortzi Alonsok, urtean 43.017,64 €-ko soldata izango dute. Kasu honetan, beherapena %5ekoa izan da, hots, aurretik 45.281,73 € irabazten zutelarik.

Etiquetas: