Azaroaren 25eko gonbidapena, Bagera Nous Sommes-en eskutik

Artxiboko argazkia: Indarkeria matxistaren biktimak omentzeko ekitaldia.

Bagera-Nous Sommes.- Prest al zaudete gurekin lan egiteko, sexismoaren, diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako borrokan laguntzeko eta gurekin batera aldarrikatzeko M8 Asanblada Feminista Bidasoaren izenean, azaroaren 25ean, larunbatarekin, EMAZTEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO egun honetan?

16: 30ean, elkarretaratzea egingo da Hildakoen Oroitarrian. Ondoren, oinezkoen eta auto apainduen desfilea egingo da Gaztelu-Zahar biribilgunetik Maritxu Anatol plazaraino, Avenida zubiaren ondoan 17:30ean. (Laster segidari buruzko informazio gehiago)

Hala bada, gurekin berriro egoteko prest bazaudete... parte hartzeko hainbat proposamen dituzue eskura:

Zuen autoa (apaindua) erabili nahi baduzue azaroak 25eko larunbat arratsaldeko ekitaldi honetan, mesedez, mezu elektroniko baten bidez jakinarazi iezaguzue, ostirala 17 baino lehen (zenbat auto ditugun jakin behar dugu eta...)

Kalejira oinez jarraitzeko prest bazaudete, poz-pozik itxarongo zaituztegu eta aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen familia, lagun, lankide... guztiarekin etortzea.

Libre bazaudete, apaingarri ezberdinak elkarrekin prestatzeko tailerra antolatzen ari gara datorren larunbatean, azaroak 18, 10:00etatik 12:00etara, Baserrietako karrika 2an dugun lokal partekatuan eta denok ongi etorriak zarete.

Mezu elektroniko hau baliatzen dugu azaroaren 25aren kari beste hitzordu batzuen berri emateko, eta zuen burulagunetan idatz ditzazuen:

· Azaroaren 26an, igandea, 17:30tan, Hendaiako Judo Klubarekin elkarlanean, Autodefentsari ekiteko tailerra antolatzen ari gara udal Dojoan (ez ahaztu izena ematea aurretik)

Azaroaren 30an, ostegunarekin, 18: 30tan, mahai inguru bat antolatzen dugu "emazteenganako indarkeri medikoak" gaiaz, Borderline Fabrikan, eta ondotik "pintxo pote" bat.

Emazteen aurkako indarkeriaren gaitz honekin amaitu behar dugu, eta horretarako denok behar zaituztegu beste behin. Zatozte anitz!

Mila esker zuen sustengoarengatik!!!!

Etiquetas: