ELAI SERBITZUAK S.L. ko langileek greba uztailak 18 arte luzatzea erabaki dute

irudiak

ELA Sindikatuak.-Greba egunak pilatuz doaz, eta aipatutako data baina lehen akordiorik ez balego 68 greba egun beteko lituzkete.

Akordioa ez dago hurbil , enpresaren jarrera ikusirik. Apirilak 20ean egin zuen eskeintza berdina mantentzen du. Langileek guztiz ez deusa dela esan arren. Negoziaketa hasteko, 2022aren ekainetik egin gabeko igoera aplikatzeko eskatzen dute langileek, eta enpresak soilik 2023ko urtarriletik aurrera eskeintzen du. Hau da, 6 hilabetez langileei zegokien dirua poltsikoratu du enpresak lotsik gabe.

Behin hori berreskuratuta, langileek Hitzarmen propioaren aldarria dute, Hondarribiko herrian azpikontratatutako lorezainen Hitzarmen propioa.

Larunbatean osatuko den udal gobernu talde berriarekin ekainak 19ko astean egingo dute bilera egoera azaltzeko eta enpresaren jokabidea salatzeko.

Bitartean, herrian zehar eta udaletxe parean kontzentrazioak egiten jarraituko dute.

Motozerra hotsak berriro kaleak astinduko ditu eta uztailak 18 arte ez da lorezaintza zerbitzurik izango .

Uztailak 2an Frantizako Tour-a Hondarribitik pasako da eta beren borroka ezagutarazteko baliatuko dute lorezainek.

Etiquetas: