"Familian asko gara" ipuina

Familia asko gara liburua

Ara!Gorputze.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin “Familian asko gara” ipuinaren lehen edizioa atera ahal izan genuen. Haur ahalik eta gehienetara iristeko asmoz, Bidasoaldeako udal liburutegi eta eskoletan banatu genituen 50 ale. Harrera oso ona izan zuen ipuinak, eta horrek bigarren argitalpen bat egiteko indarra eman zigun, kasu honetan gure kasa. Ipuinaren mezua hedatzen jarraitzeko desioa genuen eta horretan dihardugu.

Behar bati erantzuteko irrikak ernaldu zuen ipuina munduratzeko ideia. Izan ere, ume arrazializatuak protagonista dituzten ipuinak, euskaraz, ez dira batere ohikoak. Tamalez, familia ez nuklearren ereduak adierazten dituzten ipuinak ere ez. Elkar babes eta konpromisoak egin dute posible “Familian asko gara”.

Ipuinean, zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen ditugu. Giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaini nahi du ipuinak.

Esteka HONETAN dago informazio guztia eta ipuina modu digitalean ikusi daiteke.

Zabalpenarekin laguntzea zinez eskertuko dizuegu.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta egun ona izan!

Etiquetas: