Hondarribiako EH Bilduk bultzatuta Hondarribia UEMAn sartuko da

UEMA Logotipoa

Hondarribiako EH Bildu.- Hilabeteak dira jada Hondarribiako EH BILDUk bultzatuta prozesua martxan jarri zuela udalak, eta ostegun honetan onartuko da udalbatzan Hondarribia UEMAko kide egitea.

UEMAk gaur egun hainbat ildo eta zerbitzu ditu, euskaraz bizi nahi duten udalerrien beharrei erantzuteko. Udalen euskalduntzeaz gain, udalerri euskaldunen zaintza eta garapena, eta bertako herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea dira nabarmenenak, horietan eragitea udalerri euskaldunei eta euskararen arnasguneei eusteko ezinbestekoa dela iritzita.

Hala ba Hondarribian euskaraz bizitzeko eta euskarak behar duen arnasgune izateko bidean, UEMAn sartzeak lan guzti hauek erreztu ezezik tresnak ere emango dizkio udalari zein hiritarrei. Herriko euskararen normalizazioan pausu garrantzitsua dela deritzogu UEMAko 104. herria bihurtzea eta hori urtea bukatu aurretik gauzatuko da. Hondarribiak euskaraz bizi nahi duela aldarrikatzeko modu bat ere izango da UEMAko kide izatea.

Aspaldi egin zuen hautua gure hiriak euskaraz bizitzeko eta orain udalak, EH Bilduk bultzatuta, emango duen pausua horren adibide baino ez da.

Etiquetas: