2024an, Vomito eta Anti-Regimenak errepidera jo zuten 40 urteak ospatzeko

CARTEL ANTI-REGIMEN VÓMITO

1984. urtea zen VOMITO SOCIAL (beranduago VOMITO) eta ANTI-REGIMEN taldeak Irungo eszenara buru belarri iritsi zirenean, 1984 urteko martxoan hain zuzen ere. Udaberriari ongi etorria emateko, mugaldeko hiriko Mendibileko parkean ospatu zen kontzertuan. Inor epel utzi ez zuen haien izaera gazte eta mederakaitza, bai haien hitzengatik, bai musika tresnak jotzeko gaitasun eskasarengatik, baina azken hau ez zitzaien askorik axola, haien helburu nagusia ongi pasatzea bait zen, aldi berean mezu zuzen eta eraginkorra emanez.

Gutxinaka eta oztopoak gainditzen haien lekua egin zuten Euskal Herriko eta beranduago estatuko punk eszenan.

40 urte iragan dira jada hasiera basati eta bihozdun hortaz, haien bide luze eta goraberatsuan kontzertu anitz eta grabaketa sorta ederra utzirik. Baita momentu txarrak ere, Victor, VOMITO taldeko abeslari karismadun edo duela urte gutxi Txema, ANTI-REGIMEN taldeko lehen bateriaren galerekin.

2024. urtean, haien 40. urtemuga ospatzea erabakitzen dute eta horretarako urte bat iraungo duen bira batean sartzea erabakitzen dute, hilabetero kontzertu bana emanik, birak Madril. Bartzelona, Zaragoza, Santander, Lizarra, Bilbo, Gasteiz, Uztaritze, Donostia, Tolosa edo Irunera eramango ditu.

Biran zehar kontzertu ezberdinak grabatuak izango dira, biraren oroitzapen disko bat kaleratzeko asmoz.

Birak, Tolosako Bonberenean hasiera emango dio, 2024ko martxoaren 23an.

Etiquetas: