Martxoak 8 aldarrikapen eta hausnarketen eguna

Martxoak 8 Hondarribian.

Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Datorren ostirala martxoaren 8a izango da, mugimendu feministak borrokarako eta berdintasunerako eskubidea aldarrikatzeko egun adierazgarria. Hain zuzen ere, emakumeen erabateko berdintasuna aldarrikatzeko borroka luze honetan ezarritako eguna.

Baina, era berean, dagoeneko konkistatuta dagoena ospatzeko eguna ere bada...

Leloez, pankartez haratago, hausnarketa sakona egiteko eguna ere bada.

Egin dezagun hausnarketa, bada!

Posible al da erabateko berdintasuna lortzea, guztion elkartasunik gabe?

Posible al da kristalezko sabaia apurtzea, esparru instituzionalaren babes ekonomikorik eta konpromiso zintzorik gabe?

Lor al daitezke helburu horiek, emakumeok botere politiko eta soziala, soldata -berdintasuna eta zainketek duten garrantzia aintzat hartu gabe?

Bidezkoa al da gizarte bat non emakumeek eta beren seme-alabek ere beraien bizitzekin ordaintzen duten matxismoari aurre egiteagatik?

Argi dago EZETZ.

Horren guztiaren alde borrokatzeko sortu ginen elkarte gisa. Ez da lan erraza, ezta arina ere, baina datorren Martxoaren 8an hori guztia lortzeko konpromisoa berretsi nahi dugu.

Irungo herritar guztiei eskatzen diegu gure zereginarekin bat egin dezatela elkarte eta plataforma feministek deitutako deialdi guztietara joanda, baita erakundeek deitutakoetara ere, egun guztiak MARTXOAREN 8A DIRELA aldarrikatzeko.

Etiquetas: