Langileek lanean jarraitzen dute grebaren ostean sinatutako hitzarmena aplikatu gabe

a

Plantillaren kontzentrazioa. Argazkia: Bidasoko Hitza

ELA sindikatua.- ELAI serbitzuak enpresa azpikontratatuaren eta Udalaren arteko kontratua ostiralean amaitu zen, eta oraindik ez dakigu beste administrazio-kontratu bat noiz egingo den eta hau hitzarmen kolektibo berria aplikatzeko beharrezko urratsa da.

ELAI enpresako 8 langile ari dira arazo hori pairatzen, zehazki, Hondarribiko Udalak azpikontratatutako lorezaintzako langileak. Hitzarmen berria administraziokontratu berriarekin batera hasiko da betetzen, baina oraingoz ez da berritu, nahiz eta pasa den ostiralean ¡raungi zen orain artekoa.

Azken egunotan, ELAk ez du inolako berririk jaso gertatuko litzatekeenari buruz, eta kaleratze kolektibo baten beldur ere izan da. Gaur egun, ELAI Serbitzuak enpresako langileek Udalari zerbitzua eskaintzen jarraitzen dute, baina lanbaldintzetan inolako aldaketarik ez dute izan.

ELAtik salatu nahi dugu, hitzarmen kolektiboa uztailean sinatu eta abuztuaren 27an argitaratu bazen ere, greba amaierako akordiotik urtebete baino gehiagoren ondoren, langileak oraindik ere euren hitzarmenaren inguruan ziurgabetasun egoera batean aurkitzen dira.

ELAtik kezkatuta eta arduratuta gaude bai enpresa eta baita udalak ere gai honen inguruan aurrera eraman duten kudeaketa eskasarekin. ELAtik garbi dugu lanean eta borrokan jarraituko dugula lortutako hitzarmena aplikatu arte.

Etiquetas: