Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu!

Kultur jarduera San Juan Plazan

Berriro gertatu da, beste behin ere lIrungo Udalak ezikusiarena egin digu euskaldunoi. Ez da lehen aldia; zoritxarrez, ohituta gaude, ohituegi, eta mingarria bada ere, badirudi etsipenez hartzera ohitu garela.

Baina oraingoan are mingarriagoa izan da: Gabonetako argien pizte ekitaldi arrandiatsuan euskara eta euskaldunok existituko ez bagina bezala jokatu dute, noiz eta Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamunean, non eta bereziki haurrei zuzendutako ekitaldi batean. Euskara ikusezin. Ondo laburbildu du gertatutakoa Mikel Garcia Idiakezek “Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad” izeneko bere kronikan, Argian.

Euskararen Eguneko adierazpen instituzional eta hitz “polit eta potolo” guztiak hutsalak dira, ekintzaz lagundurik ez badaude; eta zurikeria merkea baino ez, esaten denaren kontrakoa egiten bada.

Horregatik, mezu hau izenpetzen dugunok salaketa publiko hau egitea erabaki dugu, lrungo Udalari aski dela esateko, eta hemendik aurrera ez garela isilik geratuko jakinarazteko, behingoz, euskaldunoi muzin egitearl utz diezaion.

Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu!

Idatzi hau Irungo 35 talde hauek izenpetzen dugu, Udalari irundar guztion hizkuntz-eskubideak bermatu ditzala eskatzeko:

HEZKUNTZAKO GURASO ELKARTEAK

  • Txingudi lkastolako Guraso Elkartea (HLHI-BH!I)
  • Toki Alai-Siutz ikastetxeko Alaikiro Guraso Elkartea
  • Elatzeta HHHI ikastetxeko Guraso Elkartea
  • LEIRE Dunboa HLHI eskolako Guraso Elkartea
  • Hirubide BHlko Guraso Elkartea
  • LEI Eguzkitza HLHI-BHI Ikastetxeko Guraso Elkartea
  • EIP Leka Enea HLHI eskolako Zabaldu guraso elkartea

EUSKAL KULTUR TALDEAK

  • Bidasoko AEK
  • Betti Gotti euskal kultur elkartea
  • Irungo Euskal Jira
  • Txorimaloak Soinu Taldea
  • Aitzondo Euskara Elkartea
  • Ahuntxa Trikitixa Eskola
  • Kemen Dantza Taldea
  • Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea
  • Bidasoako EKT (Euskal Kultur Taldea)
  • Burrunba Elektrotxaranga

GIZARTE ERAGILEAK

  • Harean berdintasun elkartea
  • Bor-bor hausnarketa kolektiboa
  • Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkartea
  • BDSKoop eraldaketa fabrika
  • Antxeta Irratia irrati-elkartea

AUZO ELKARTEAK

  • Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea
  • Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea
  • Erdiguneko-Centro Auzo Elkartea
  • Landetxa-Katea Auzo Elkartea
  • Arbesko Errota Auzo Elkartea
  • Meaka-lbarla Auzo Elkartea
  • San Miguel Auzo Elkartea
  • Uztarriona, Urdanibia Berriko Auzo Elkartea
  • Arbes Auzo Elkartea

KIROL ELKARTEAK

  • Atxiki Pilota Eskola
  • LU Alai Squash Kluba
  • Txingudi Rugby Club
  • Erlaitz Mendi Elkartea

Etiquetas: