Konponbideak bai, txikiziorik ez!

FOTO TILOS ANTES DE LA TALA

Artiako Lagunak.- Joan den azaroaren 24an, 120 km/h-tik gorako haizeteek Gipuzkoako dozenaka zuhaitzi eragin zieten, baita Artia auzoko Juan Thalamas Labandibar ezkiaren lerrokadura enblematikoaren ale bati ere. Horri erantzunez, Irungo Udalak beste lau ezki moztea erabaki zuen, eta Artiako Lagunak elkarteak arbitrariotzat, neurriz kanpokotzat eta udalak Ondare Berdearekin duen konpromisoaren kontrakotzat jo du neurri hori.

Herritarren ondarea arriskuan

2020an, 4.000 sinadura baino gehiagok eta 47 elkartek babestutako auzo-mobilizazioak mozketa masibo bat geldiarazi zuen, eta udalbatzak aho batez onartu zuen Udala honako hauetara konprometitzen zuen mozioa:

  • Ezkien lerrokadura zaintzea eta mantentzea.
  • Txosten tekniko independenteek (Doctor Arbolek egindakoa) gomendatutako aldizkako mantentze-lanak egitea.
  • Galdutako zuhaitzak antzeko tamainako zuhaitzekin birjartzea.

Lau urte geroago, promesa horiek ez dira kontuan hartu. Artiako ezkiek, funtsezko funtzioak betetzen dituzte, hala nola kutsadura murriztea, Zarata arintzea eta Txingudi-Bidasoa ekosistemako biodibertsitatea babestea, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatua izan dena.

FOTO TALA

Alde batera utzitako soluzio iraunkorrak

Cristina Laborda alkateak erabilitako "haize indartsuek eragindako arriskuaren" argudioak ez du gardentasunik, eta 2020 eta 2024 artean egindako txosten teknikoekin kontraesanean dago, zuhaitzak suntsitu gabe segurtasuna bermatzeko neurri espezifikoak gomendatzen baitzituzten:

  • Kopa puntualak murriztea.
  • Aldizkako azterketak.
  • Kontserbazio-inausketa.
  • Lurzorua hobetzea.
  • Enborrak lurrera finkatzea, Donostiako Frantzia Pasealekuan bezala.

Gardentasuna eta ekintza arduratsua eskatzen ditugu

Artiako Lagunak elkarteak honako hau eskatzen du:

  1. Mozteko erabakia Zein organok bartu zuen eta erabilitako irizpideei buruzko azalpen argiak.
  2. 2020ko mozioa berehala betetzea, moztutako ezkiak tamaina berdineko eta, ahal dela, hosto irunkorreko zuhaiztiarekin ordeztea, ezpondan landaketa-plan batekin batera, eremuko biodibertsitate-galera konpentsatzeko.
  3. Etorkizuneko alerta laranjen aurrean neurri arduratsuak hartzea, hala nola bidea aldi baterako ixtea eta trafikoa desbideratzea, mozketa indiskriminatuen ordez.

FOTO TALA

Iraunkortasunarekiko benetako konpromisoaren alde

Irungo Udalak 2030 Agenda eta Hiri-zuhaitzaren Eskubideen Gutuna berretsi ditu, eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin duen konpromisoa isladatu behar du, baita Ondare Berdea babestean ere.

Ez dezagun suntsitu babesten gaituena.

#EzkiMozketaGehiagorikEz!

FOTO TALA

Etiquetas: