Ez gaude bakarrik!

ez gaude bakarrik

Ba gera - Nous Sommes.- Eskerrik asko azaroaren 25ean, astelehena, Hendaiako tren geltokiaren aitzinean abesten, pankartak eramaten eta emazteenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratze egun honetan performancearekin batera egon zineten guztioi (eskerrik berezi bat Inkorentzat musikarengatik).

Nous ne sommes pas seules!

Mila esker fisikoki gurekin egon ezin izan zenuten baina pentsamenduz egon zineten guztioi ere. Une hunkigarriak izan ziren: Hendaia, gero topoa eta autobusa, feminizidioen biktimen izena duten kartelak banatzen abesten ari ginen bitartean.

Gero Hondarribira, bertan espero gintuzten abesteko berriro, performance batekin, hiriko alkatearen presentziarekin, bertako prentsan artikulu bat.

Eta autobusera berriz, kantuan, azkenengo geltokiraino Irunen, Zabaltza plazan.

ez gaude bakarrik

¡No estamos solas!

Egun sinboliko honekin batera, emazteen kontrako bortizkeriei buruz mintzatu nahi izan dugu bi proposamenekin arteari dei eginez:

  • antzerkia, Borderline fabrikan, Nanoua konpaniaren «Confessions de une femme hachée » antzezlanarekin (Mila esker Sarah Piet gurekin egoteagatik)
  • "Nik nire nia dantzatzen dut" dantza tailerren restituzioa azaroak 30ean, genero indarkeriaren biktima izan diren emazteei eskeinia, Denentzat jendarte zentroan, MENULIS konpania eta Joana MILLET koreografoarekin

. ez gaude bakarrik

Honekin batera, argazki batzuk aurkituko dituzue partekatze une horiek gogoratzeko, bai eta argitaratutako artikuluen estekak ere.

Urte bukaerako pesta biziki ederrak opa dizkizuegu, berdintasunaren eta ahizpatasunaren zeinupean ezarriak.

Eskerrik asko guztioi! Borrokak inoiz baino gehiago jarraitzen du, eta zuen beharra dugu!

ez gaude bakarrik

Etiquetas: