Ostomila txotxongiloak "Baleazaleak" bere obra berriarekin biran da

Baleazaleak Kartela

Bidasoaldean bizi den Txotxongilo konpainiak bira hasiko du otsailean Erdialdeko Amerikan zehar, eta maiatzean amaituko da.

Baleazaleak ez da txotxongilo-ikuskizun bat bakarrik, Selma Huxleyren figuraren eta Miqm'ak kulturaren inguruko ikerketa-izaerako landa-lan baten gailurra da, euskal ahots-musika herrikoiarekin batera”, dio Zoa Tamara Cuellar antzerkigile nikaraguarrak, antzerki-elkarteko zuzendariak. Proiektu hori Irungo Udalaren laguntzari esker gauzatu zela ere aipatu du.

Baleazaleak, txotxongilo eta zuzeneko ahots musika ikuskizun bat da, antzerki talde gazte honek orain arte egindako lanik handiena.

Antzezlanean, Elaia neskatilak bere nortasuna ezagutzekobidaia-abentura bati ekiten dio, bidaia honek euskal baleazaleen garaira eramango gaitu, garai horretan baitago Selma Huxleyren sekretua. Obra fikzio bat da, eta Mikm' aq kulturaren elementu mitologikoak eta gertaera historikoak aipatzen ditu. Mikm' aq Ternuako kostaldean dago, Kanadan, eta mendeak dira herri euskaldu narekin senidetuta dagoela. Proposamen eszeniko honek euskal musika tradizionala eta Mikm 'aq kantuak ditu lagun.

Baleazaleak

Baleazaleak lanaren estreinaldia Bertsio originalean (Euskera) egin zen Bilboko TX fest Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian, eta orain Ameriketan zehar egingo du bira. Bada, Ostomila konpainiak, Euskal Arrantzaleen eta Algonkinoen artean sortutako berezitasuna eta harremana ezagutarazteko asmoz, bidaia bat hasiko du otsailean Nikaraguako Ruben Dario Antzoki Nazionalean aurkezpenekin, eta maiatzean amaituko da FESTITIMen, Kubako Matanzas txotxongiloen nazioarteko jaialdian. Ostomila konpainiak Etxepare Institutuaren laguntza izango du proiektu hori egiteko.

Obra antzeztuko den espazioen garrantzia azpimarratu behar da” dio Ruben Mejuto Ostomilako kideak. Izan ere, Nikaraguako Ruben Dario antzerki nazionala, bere ingeniaritzagatik ezaguna izateaz gain, Erdialdeko Amerikako antzerkirik garrantzitsuena eta Latinoamerika osoko garrantzitsuenetakoa da. Bestalde, objektuen eta txotxongiloen antzerkia maite duen orok ezagutzen du Kubako Matanzas-eko Jaialdia. Izan ere, txotxongiloen antzerkirako mundu mailan oso gune garrantzitsua eta berezia da, eta guretzat ohore handia da gure bi Nazioak, Nikaragua eta Euskal Herria, ordezkatu ahal izatea, baita jatorrizko herrien ahozko tradizioaren ahotsa eta testigantza ematea ere gune kultural horietan.

Etiquetas: