Abotzanitz: “EAJ-PNVK ahaztua zuen Pasaita Kalea lehenetsi nahit du orain”

Pasaia kalea

Abotsanitz.- Beste behin ere, komunikabide ezberdinen bitartez jakin izan dugu EAJ-PNVren enegarren kezka, kasu honetan, Pasaia kaleko berhiritartzea lehenestea eskatuz. Argudiatzen dute saneamendu sistema 60.

Hamarkadatik berritu gabe dagoela, irisgarritasun estandarrik ez dituela betetzen kaleak eta gogoratzen dute, 2023ko maiatzan proposatu zutela Kalez Kaleko bigarren fasean obra hauexek gauzatzea.

Hasteko, herritar orok daki auzo desberdinetan urteetan arrastaka daramagun hobekuntza ugari egin behar direla, haien artean Pasaia kaleko berhiritartzea, noski.

Bitxia egiten zaigu, bederen, EAJ-PNVren jarrera, non hamarkada luzeetan gobernuan egon direnean, ahanzturan utzi duten hainbatetan eskatu zaien proiektu bat. Deigarria da ere, gobernuan egon diren aurreko agintaldi plan zein hauteskunde programetan, aipamenik ez egotea Pasaia Kalearen inguruan zehazki.

Lehenestearekin zer eskatzen ari dira, Santiago kaleko edota Arrantzale auzoko proiektua geldiarazi eta Pasaia kalea lehen lerrora ekartzearena?

Esan genuen bezala, 2024ko aurrekontuetan aurten gauzagarriak Zziren proiektuak jasoko genituela eta horregatik ez dago Pasaia kalearentzat partida ekonomikorik. Baina Agintaldi planan jasota dago eta konpromezu horretan berrestu behar gara. Zergatik esaten dugu aurten ezin dela proiektua gauzatu? Batetik, aurten gauzatuko diren hirigintza proiektuen artean, Santiago kalearen azken fasea gauzatzea tokatzen delako, bai eta Arrantzale auzoko obraren hasiera ere. Horren ondoren etorriko litzake Pasaia kaleko berhiritartzea.

Hau esanda, kezkagarritzat jotzen dugu, egin den irakurketa jeltzaleen aldetik. Izan ere, Kalez kaleko bigarren fasea ezinezkoa zen gauzatzea EAJ-PNVk zabaldu zuen bezala, tramite administratiboa edota expedientea hasi gabe zegoelako. Horregatik, 2024. Urtean ezinezkoa izango litzateke proiektua gauzagarria egitea, eta hori, jeltzaleek bazekien. Hau guztiaren jakitun izatea, eta herritarrak nahita nahastea, frustrazioa sortarazteko, tristea dela uste dugu eta argi dago Hondarribiarrak ez direla haien lehentasuna.

Aipatu bezala, duela aste gutxi aurkeztu zen agintaldi planean, 18. Puntuan jasotzen da “Pasaia kalea Mantzin-enea ingurua etab. Urbanizatu eta saneamenduaren egoera hobetuko dugu” eta sinistuak gaude udal gobernuaren konpromezua gauzatuko dela. Amaitzeko, esan 2023ko aurrekontuetan, oposizioan ginenean proiektua gauzagarria egiteko ezinbestekoa zen partida ekonomikoa ahalbidetzea eskatu genuela eta orduko ideietatik, ziur gaude, etorkizunean, Pasaia Kalean beharrezkoak diren hobekuntza lanak burutuko direla.

Etiquetas: