Urtero bezala, azaroaren 25eko eguna borrokari eskainia da, mundu osoan, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Afitxa 25N 2024

Onartezinak, indarkeria horiek ez dira isildu behar, indarrez eta distiraz hitz egin, salatu, oihukatu baizik. Horretarako behar zaituztegu!

Beraz, bat egin gurekin azaroaren 25aren inguruan antolatuak diren ekitaldien kari:

  • 11/21ean, ostegunez, 19:00tan, antzerki gaualdia Borderline Fabrikan Nanoua konpainiarekin, "Confession d'une femme hachée: Théâtre d'objets coupants" antzezlana antzeztuko delarik, eta ondotik Pintxo pote bat in bertan,
  • Azaroaren 25ean, astelehena, 16:45ean, Hendaiako tren geltokiaren aitzinean, M8 Asanblada Feminista Bidasoa kolektiboak antolatua duen performance batendako elkarretaratze batera gomitatzen zaitugu, ondotik Hondarribian, 18:15ean, Martxoak 8 plazan elkarretaratze-performance izango da, eta gero, 19:30tan, Irunen, Zabaltza plazan, elkarretaratze-performance bat.
  • Azaroaren 30ean, larunbatarekin, 18:30etan, Denentzat Jendarte Zentroan, etorri Joana MILLET koreografoarekin Cía MENULISen "Nik nere nia dantzatzen dut" tailerren restituziora, edo bere gorputzarekin nola adiskidetu biktima izan zarenean.

Azaroak 25 Novembre

Etiquetas: