Bagera.- Atzo Vaucluseko Auzitegiak MAZAN izeneko auziaren epaia eman zen: Gisèle PELICOT bortxatu izana leporatuta izan diren 51 gizonei 3 eta 20 urte arteko espetxe zigorra ezarri diete, eta zigorrik handiena Dominique PELICOTen aurka jarri dute, Gisèle PELICOTen senarrari.
Zigor horietako asko errekisizioak baino apalagoak badira ere, elkarte feminista gisa, Gisèle PELICOT delitu larrienen biktima gisa onartzen duen erabaki judizial hau txalotzen dugu.
Eztabaidek bortxaketaren kultura gure jendarte patriarkalean txertatuta dagoela irudikatu dute: 51 gizon arrunt, ez munstroak, gure auzokide , lankide, osaba...baizik. 51 gizon, ahultasun egoeran dagoen emazte bat suntsitzeko ekintzak egin dituztenak.
Ia guztiek ukatu dute bortxaketa bat egin izana, nahiz eta biktimaren adostasunik eza ez da zalantzan jartzen lo zegoen neurrian (drogatuta). Denek hartu dituzte arduragabekeriaren argudioak, tamalez klasikoegiak, jendarte matxista eta heteropatriarkal honetan sexu abusuak eta modu zabalagoan indarkeria egiten dituzten gizonek erabiltzen dituztenak.
Espero dugu Pellicot andrearen ausardia eta eman digun adibidea berriro beharrezkoa ez izatea inoiz ez.
Prozesu honek jendartea sentsibilizatzea eskatzen dugu, gobernatzen gaituztenek, azkenean, berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurkako borrokarako beharrezko baliabideak bideratu ditzaten.
ASKI DA !!!
MILA ESKER GISELE!!!