OPA Herri Plataformak deitutako manifestazioe! babesa

Concentración de todos los lunes en la Plaza San Juan

EHPM.- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) gaur, otsailak 1, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan osasun publikoaren alde OPA Herri Plataformak deitutako manifestazioak babestu ditu. Bilbon, 12:00etan hasiko da Jesusen Bihotzean. Donostian, Boulevardeko 17:00etan, eta Gasteizen, Bilbo plazan 12:00etan.

Lehen Mailako Arretan izandako murrizketak eta haien azpi finantzaketa, langilerik eza, langainkargak, medikurik gabeko osasun-zentroak, herritarrak beste herri batzuetara joatea artatuak izateko, larrialdi kolapsatuak zerbitzuaren Kalitatea eta herritarren osasuna hondatzen ari dira, eta langileen lan-baldintzak okertzen.

Ezinbestekoa da pribatizazioarekin amaitzea, gehiago inbertitzea, Lehen Mailako Arreta indartzea plantilla nahikoarekin, egonkorrarekin eta prekarizatu gabearekin, aurrez aurreko arreta eta arreta-denbora nahikoak eskaintzeko.

Arrazoi horiengatik, EHPMk bere egiten ditu OPA Herri Plataformen aldarrikapenak eta deitu dituen mobilizazioak, 100 kolektibo sozial baino gehiagoren babesa dutenak. Herritar guztiei eta, bereziki, pentsiodunei parte hartzeko deia egiten diegu, adinagatik Osakidetzak gehien eskatzen eta erabiltzen duen kolektiboa baikara. Osasun publiko, unibertsal, integral, doako eta kalitatezkoa defendatzea da herritar guztien osasunerako eskubidea bermatzen duena, haien ahalmen ekonomikoa eta jatorria edozein izanda ere. Guztion oinarrizko eskubidea da.

Gure parte-hartzea segizioekin eta pankarta propioekin egingo dugu, aldarrikapen komunak lehen planoan jarriz, baina pentsiodunei eta adinekoei nola eragiten dieten zehaztuz.

Etiquetas: