ELA Sindikatua.- Otsailak 28, EUDELeko Batzorde ejekutiboa osatu duten edo osatzen duten udalerri desberdinetan elkarretaratzeak egin ditugu. Elkarretaratze hauetan zera aldarrikatu nahi dugu:
Bizi dugun kapitalismo bortitzak gure gizartearen desberdintasun sozialak areagotzen ditu. Desberdintasun horiek lausotzeko ezinbestekoa da zerbitzu publikoak indartzea eta kontrapisua egitea. Eta gure ustez zerbitzu publikoak indartu beharrean zerbitzu publikoen kalitatea okertzen ari da. Pandemiak agerian utzi ditu narriadura horren ondorioak. Bost urte geroago ez dugu ezer ikasi.
Kaltetze horrek lotura zuzena du langile publikoen lan baldintzen gainbeherarekin. Ezinezkoa da herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea langile publikoen lan baldintza egokirik gabe.
Udal langileen lan baldintzak gainbehera etengabea pairatzen ari dira azken urteetan.
Gainbehera horrek ekarri du besteak beste:
- Langileen eros-ahalmenaren galera % 19 ingurukoa izatea.
- Pribatizazioari bidea irekiz, behin behinekotasun oso altua. %41 udal esparruan. Europa eta estatuko altuena.
- Lan kargak handitzen ari dira etengabe.
- Langile publikoaren lan osasuna ere arriskuan egotea.
- Euskaraz lan egiteko eskubidea ez da bermatzen eta azken hilabeteetako sententziek ez digute etorkizun oparorik aurreikusten.
- Lan baldintzetako gainbehera honek emakumeetan duen eragina handiagoa da gizonezkoetan baino: behin behin-behinekotasuna handiagoa da emakumeetan, lanaldi partzialak orokortuago daude emakumezkoak gehiengo diren sektore edota kolektiboetan…
Hau honela,EUDELek Udalhiz berritzeko proposamena helarazi digun honetan, ELA sindikatutik EUDELi eta udalerriei egindako eskaera bete dezatela esakatzen diegu:
- 1Langile publikoen lan baldintzak hemen, gure esparruan, erabakitzeko borondate argia erakustea eta bide horretan erabaki zehatzak hartu ditzatela. Udalhitz-en espiritua berreskuratzea, marko estatalaren gainetik, herri honetako errealitatea kontutan hartuz udal langileen lan baldintzen marko bat egitea.
- Aurretiazko premisa bezala EUDEL-ek balizko negoziaketa horrek ekarri dezakeen akordioa udal guztietan gutxieneko bezala aplikatzeko konpromezua hartzea. Beti ere, udal desberdinetan dauden negoziaketa eta akordio prozesuak errespetatuz eta inolaz ere zapuztuz, baldintza hobeak dauden udaletan baldintza hobeak errespetatuz.
- Aurrekoaz gain, negoziaketa berrirako oinarria 2008-2010ean adostutako udalhitz izatea.
- Negoziaketa horretatik adostutako akordioa etorkizunean betetzeko eta defendatzeko konpromezu argia erakustea. Eta azkenik gehiengoen joku demokratikoa onartzea.
Hau lortu arte borrokatzen jarraituko dugu !!