Datorren otsailaren 1ean manifestazio nazionala deitu dute Iruñean. Zazpi lagun auzipetuko dituzte akanpada batengatik, otsailaren 3tik 7ra epaiketa egingo den Palacio de Arozteguia SL enpresa bere lurretan egiten ari zen obra geldiarazteko. Pausotik manifestaziorako autobusa antolatuko dute.
Autobusa 12:00etan aterako da Pausutik, eta itzulera 21:00etan izango da. Izena emateko telefonoa: iparraldetik; 0 685 37 98 99, hegoaldetik; 00 33 685 37 98 99. Prezioa 15 eurokoa izango da.
Erlazionatutako albistea: “Landa eremua kinka larrian da, lurraren defentsa kriminalizatu nahi dute eta hau ez da Baztango afera bakarrik”