Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea.- 2025arekin egitasmo berria abiatuko dugu: Larreaundi-Olaberriako Auzo Lokala! Virgen Milagrosa kalean zabalduko den espazioa auzo topaleku berri bat izango da. Jarduerak egiteko eta komunitatea josten jarraitzeko. Ikasteko eta auzoan ondo bizitzeko.
Urtarrilean hasiko dira lehen jarduerak. Hasiera honetan honako aukerak izango ditugu: gimnasia, pilates, taichi eta indartze eskolak. Horietakoren batean parte hartu nahiko bazenu, deitu kartelean agertzen den telefono zenbakira.
Gainera, web orrian informazio osagarria duzue: https://larreaundiolaberria.org/2024/12/23/ikastaroa-2025-cursos/
Bestetik, argitu Auzo Elkarteko jarduerak, euskara, ingelesa eta marrazketa alegia, martxan direla baita ere. Era berean, azpimarratu Auzo Elkarteak jarduera ezberdinak sustatu nahi dituela, eta beraz, proposamenik baduzu, auzo elkarteko e-mail helbidera idatzi lasai.
Auzolanetan ikusiko dugu elkar.
2025 zoriontsu eta emankorra izan opa dizuegu.