Faisaien uhartea "inposatutako muga" dela salatu du Jardunek

pankartismo isla faisanes

Irun eta Hendaia arteko muga "inposatua" dela salatu dute, eta hilaren 20an Gernikako Aberri Egunera joateko deia luzatu dute.

Jardun.- Hamaika dira Euskal Herri Langilearen zapalkuntzak bere horretan jarraitzen duela ikustarazten dizkiguten adibideak zein horiek betikotzera bideratutako mugak. Jakina da estatu burgesek haien batasun nazionala mantentzeko beste nazio batzuk zapalduta mantentzen dituztela haien gaineko mugak inposatuz, nazio zapalduen berezko identitatea desagerraraziz. Frantziar zein Espainiar estatuen kasuan Euskal Herria bitan zatitzen dutelarik.

Muga hauek inposatua izateaz gain, bi estatu zapaltzaileek militarizatutako guneak dira. Horrela, gure herrian modu askean mugitzea ekiditeaz gain, estatu batetik bestera gerra eta miseriatik ihes egiten gurutzatzen dutenen gaineko kontrola eramaten dutelarik. Horren adibide dira urteetan zehar muga gurutzatzeko modu zuzenekoena baliatuz bizitza galdu duten pertsonak.

Hau ez da “naturalki” eman den muga bat, inposatutakoa baizik, bertan “Faisanen Uhartea” deituriko irla kokatzen da Frantziar zein Espainiar estatuek 6 hilabetero estatu batetik bestera eskualdatzen dutelarik.

Guk argi utzi nahi dugu irla hau Euskal Herria dela, ez Frantzia ezta Espainia ere eta soilik independentzia eta sozialismoaren erdispenean gauzatu daitekeela inposatutako muga honen gaindipena. Bide horretan dei egiten dugu Apirilaren 20ean Gernikan antolatu den Aberri Egunean parte hartzera.

INPOSATUTAKO MUGEN GAINETIK EUSKAL HERRI LANGILEA BATU!

pankartismo isla faisanes

Etiquetas: