Irungo AEK.- BDSKOOPek eta Irungo AEKk elkarlanean garatutako proiektu berri bat aurkeztuko dugu: "Doakotasunerantz, herritarron beka"., hau da, euskara ikasten hasi nahi dutenentzako beka sistema berri bat.
Irunen jende askok euskara ikasi nahi du, baina, tamalez, hainbatek ez du behar beste baliabide. Gure ustez, euskara ikastea eskubidea da, eta inor ezin da euskaltegitik kanpora gelditu, traba ekonomikoak direla eta.
Horregatik sortu dugu proiektu hau. Oso sinplea da eta bi protagonista nagusi ditu: Bata, Euskara ikasten hasi nahi duena. Horri zera esan nahi diogu:
- Ez duzu dirurik aurreratu beharko. Euskara ikasten hasi nahi badizu, zatoz lasai gure euskaltegira, ez dugu nahi inor kanpoan utzi. Euskara ikasteak eskubidea izan behar du, baita doakoa ere, bertako hizkuntza den aldetik.
Bestea, Herritarrak (ikasle ohiak, euskaldunak, euskaltzaleak...), Zuei, aldiz, hauxe:
- Parea osatzea. Hau da, egitasmoa babestea, zabaltzea. Nola? Ba(da), du kopuru txiki bat jartzeko konpromisoa adieraziko duzu. (10, 20, 50€). Nahi edo ahal duzuna. Egitasmoa bera zure ingurumarian zabalduko duzu. Herritarron bekaren berri emango duzu. Gainera, litekeena da dirurik jarri behar ez izatea, azkenean, adierazitako kopurua baino ttikiagoa jartzea, zenbat eta jende gehiago, sarekide gehiago, orduan eta proiektu sendoagoa eta kostua txikiagoa izango baita pertsonako.
Nolanahi ere, argi gera bedi hau ez dela mailegu-sistema soil bat, baizik eta denok euskaraz eroso bizi abal izateko urrats xume eta zintzo bat. Izan ere, guk sinesten dugu badagoela herri bat euskaldundu nahi duena.
Eta sinetsita gaude herritarrak prest daudela lan egiteko herria euskaldundu dadin.
Hori horrela izaki:
Zuei deia: Euskara ikasi nahi duzuenoi!
Zatozte. Zuen lekua prest dago gure euskaltegian. Ateak parez pare zabalik dituzue. Zatozte izena ematera!
Zuei, herritarrei: euskaraz eroso bizi nahi baduzue, euskara ikastea doakoa behar duela izan sinetsi bazaudete, zuek ere hurbil zaitezte AEKra, kabida baituzue egitasmo herritar honetan.
Batzuk ikasten, besteok laguntza eta babesa eskaintzen, herritarrak erdigunean jarriz, segi dezagun elkarrekin herria eraikitzen. Gaur, proiektu eder honen lehen zimendua jarri dugu. Irungo Euskararen etxeak parez pare zabalik ditu ateak. Denok kabitzen gara! Ongi etorri euskararen etxera! Zure etxera! Gure etxera! Euskaraz eroso biziko garen etxera! Animatu eta lagundu etxe ezin handiagoa eta bizia eraikitzen!
Doakotasuna xede, herritarrok aitzina!
Eskerrik asko.
Herritik eta euskaratik, herriarentzat eta euskararentzat!
Herritarron beka sistema martxan!