Eskerrik asko Txingudira Eguzkiarekin Hezeguneen Munduko Eguna ospatzera etorri zaretenoi

Plaiaundi Parke Ekologikoko pertsona taldea, azalpenei erantzunez

Eguzki.- Eskerrik asko, otsailak 2, hezeguneen nazioarteko eguna ospatzeko eta Txingudiko Parkeko San Lorenzo aintzirarekin gertatzen ari dena salatzeko Eguzki talde ekologistarekin elkartu zareten guztioi.

Txingudiko hezegunean zehar ibilaldi gidatu bat egin dugu. Bertan, biodibertsitatearen garrantziaz hitz egiteaz gain, administrazioek parke paregabe hau, eta Natura 2000 Sarearen parte denaren kontserbatzeko duten utzikeria, egun berezi honetan, salatzea nahi izan dugu. Esaterako,aintzira hori handitzea "premiazko lehentasunetako" bat izan zen Eusko Jaurlaritzak 2014an Txingudiri buruz egin zuen diagnostikoan. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio, proiektua geldirik dago, administrazio batetik bestera pasaz. Funtsean, egin behar den gauza bakarra, ondoko eremu baten kontura aintzira handitzea da, gaur egun baratzez okupatuta dagoena, Irun eta Hondarribiko udal-mugarteen artean kokatuta, eta oraindik, 10 urte geroago, ez zaio ekin. Pentsatzen dugu, atzetik beste helburu batzuk dituztela, zeren egin diren proiektuak ez dute ingurumen-arriskuen ebaluaziorik, eta kasu hauetan legeak, eskatzen du ebaluazio hori derrigorrez egitea. Proiektuen xehetasunak eskatu ditugu eta ez diete gure eskaerei erantzun. Erlazionatutako berria eta proiektuaren irudiak.

Tarteka horrelako irteerak antolatzen ditugu.Helburua elkarrekin ibilaldi bat egitea, aditu baten azalpenak entzutea eta paisaiaz gozatzea da. Lagunekin, familian edo bakarrik etor zaitezke. Ingurumenarekiko errespetua sustatzea eta gure inguruan dauden Natura 2000 sareko gune paregabeak ezagutzera ematea da helburua. Edozein zalantza izanez gero, edo hurrengo irteeretan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: eguzkinatura2000@gmail.com

Plaiaundi Parke Ekologikoko pertsona taldea, azalpenei erantzunez

Bisitan parte hartu duten pertsonen taldeko argazkia

Bisitan parte hartu duten pertsonen taldeko argazkia

Etiquetas: