Soldata eta pentsioak duinak, Orain!, hemen! eta denontza! Larunbata, Donostira

Cartel Manifestación 5 de Abril

EHPM.- Aldarrikapen hauekin, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak erabaki du Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazio bana egitea, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.

EAEko eta Nafarroako sindikatuekin (ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE, HIRU) eta EAEKO CCOO eta UGT sindikatuekin izandako harremanen ondoren, EHPM, aurrerapauso bat eman dugu eta pertsona, langile eta pentsiodun guztiei dei egiten diegu APIRILAREN —5ean balera (ten eta manifestazio horietan parte hartzera: Donostia 17:30 h Boulebard

Pertsona guztiak dira ezinbestekoak eta ongi etorriak izango dira; guztion esku dago aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako gizartea eraikitzea. Onartezina da finantza- eta energia-enpresa handiek gero eta langile eta pentsiodun gehiagok etekinen errekorrak ezartzen dituzten bitartean gizarte-bazterkeriara eta pobreziara eramaten dituen soldata- eta pentsio-sarrerak izatea.

Alderdi politiko eta prentsa batzuen narratiba faltsuak errefusatzen ditugu, gazteen interesak eta pentsiodunen interesak kontrajarri nahi dituztenak, eta bigarrenei beren diru-sarrerak lehenengoen dirusarreren kontura hobetzea leporatzen diegu.

Funtsezko borroka da hori, gutxienez soldatetan eta gutxieneko pentsioetan genero-arrakala amaitu dadin. Emakumeen aurkako injustizia, herritarren erdiaren kontrako injustizia erradikala eta onartezina.

Ezinbestekoa da ekonomia- eta lanpolitikaren egungo orientazioa aldatzea, aberastasunaren banaketa zuzena bermatzeko, bai zuzeneko soldata gisa, bai soldata geroratua gisa (pentsioa), eta baita gizarte-soldata gisa (diru-sarrera publikoak), zerbitzu publiko unibertsalak bermatzeko.

EAE eta Nafarroan guztientzako gutxieneko soldata duina lortzeko bultzatzen ari diren borroka sindikalek eta sustatzen ari garen HELn jasotako gutxieneko pentsioaren euskal sistema osagarri bat eskatzeak guztion babesa eta inplikazioa eskatzen dute.

gutxieneko Pentsioa gutxieneko soldataren parekoa.

Manifestazio Irekiak, pluralak, blokerik eta ¡dentifikazio korporatiborik gabeko manifestazioak izango dira. Pertsona guztiok dugu espazioa bertan, guztiok Sara ezinbestekoak.

Etiquetas: