EHPM.- Joan den otsailaren 4an, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Kafe Antxokian argitaratu zuen 288 pertsonak sinatutako manifestua.
Manifestu horretan, EHPM-a eramaten ari den sinadura bilketa babesten da, EAEko Parlamentuan aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea parlamentuan eztabaidatu eta bozkatu dezaten.
Gutxieneko pentsioen euskal sistema osagarri bat garatzea eskatzen dugu, 60 urtetik gorako pentsiodun guztiek bizi-baldintzak eskuratzeko dirusarrera nahikoak izan ditzaten.
Eskerrak eman nahi dizkiegu publikoki manifestua sinatu duten pertsona guztiei. Pertsona asko dira, bai pertsonalki, bai gizarte-erakundeetako kide gisa, eta EAEko sindikatu guztiek sinatu dute. Eskertzen diogu, eta, zalantzarik gabe, gizarte justuagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko balioko du.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Kafe Antzokiari, bere laguntzarekin ekitaldi hori posible egin duelako.
Ekitaldi hunkigarria izan da eta energiaz bete gaitu, dozenaka mila sinadurak ekimen honekin bat egin dezaten eta 2018an egin genuen bezala garaipen garrantzitsua lortzeko, hau da, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin berdintzea.
Manifestuaren irakurketarekin bat datoz: Iñaki Goirizelaia Ordorika, Toti Martinez de Lezea, Jose Luis Otamendi Etxabe eta Arantza Fernandez de Garayalde.
Herri Ekimen Legegilea babesteko adierazpena, pentsioak osatzeko euskal sistema bat ezartzeko
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izapidetzeko onartu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Pentsioak Osatzeko Euskal Sistema bat ezartzeko aurkeztutako HEL, eta atea ireki da EHPMaren aldarrikapen historikoa, 14 ordainsaritan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lege bihur dadin.
Behean sinatzen dugunok zera adierazten dugu:
Erabateko bidegabekeria iruditzen zaigu milaka pentsiodunek, lan-bizitza oso baten amaieran, gutieneko diru-sarrera nahikorik ez izatea beren mugikortasun- eta tenperatura-premietara egokitutako etxebizitza eroso bat eskuratzeko, eta oinarrizko gilzarte-eskubideak bermatuta ez izatea, hala nola osasunerako eskubidea, elikadura osasuntsua izateko eskubidea eta mendekotasunaren arretarako zerbitzu egokiak izateko eskubidea.
Urteetan zehar, milaka milioi desbideratu dira helburu desberdinetarako kotizazioetatik pentsio nahikoak bermatzeko erabili beharrean, eta gezurra esan da Pentsio Sistema Publikoaren iraunkortasunari buruz.
Horrela, justifikatzen saiatu dira pentsioak eskuratzeko luzamenduak eta zenbatekoa, mugatu eta murriztu duten legeen ezarpena.
Horren ondorioz, gero eta gutxiago dira bizitza-baldintza duinak lortzeko aukerak.
Neurri horiek guztiek diru sarrera gutxien duten pertsonel eragin dete berezik, gehienak emakumeak.
Emakumeek lantokietan jasaten duten diskriminazioak eta prekarietateak, langabezia-tasa handiagoak, lanaldi partzialeko kontratuen proportzio handiagoak eta aitortu eta ordaindu ez diren zaintza-lanetan duten kokapenak pentsiorik baxuenak eskuratzea eragin dute; gutxieneko osagarriak behar dituzten kotizaziopeko pentsioak, 500 €pasatxoko kotizazio gabeko pentsioak (%70ean jasotzen dituzte emakumeek) edo argi eta garbi nahikotasun mailara heltzen ez diren alarguntza-pentsioak.
Bidegabekeria hori konpontzea premiazkoa bezain ezinbestekoa da, eta gutxieneko pentsio duina bermatzea da biderik zuzenena eta eraginkorrena.
Horregatik guztiagatik, lege-ekimen hau babesten dugu, zahartzaroan duintasunez bizitzeko diru-sarrera egokiagoak bermatzen baititu, gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuz, hirurogel urtetik gorako pentsiodun bakoitzari beharrezko osagarria esleituz bere bizikidetza harreman direnak direla, eta eskumena duen administrazioak ofizioz aplikatuz, horretarako behar den informazio guztia baitu.
EAEko Gobernuak eta Legebiltzarrak erantzukizun hori bere gain hartzea babesten dugu. Egin dezake horretarako nahiboa baliabide ekonomiko eta eskumen dituelako.
Gizarte zibilari dei egiten diogu justua, premiazkoa eta beharrezkoa den HEL hau sina eta babes dezan.