Irungo kirol instalazioak hobetzeko konpromisoei data jarri diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez

Jokin Melia en el plena de Juntas

EH Bildu.-Gipuzkoako Batzar Nagusiek honakoa adostu dute gaurko saioan; batetik eskumena duten instituzioel Irungo kirol pabiloi berria egiteko proiektuari sel hilabeteren epean ezarri diezaioten finantzaketa-konpromisoa. Bestetik, Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenpereneara eramateko hitzarmena berritu eta klubekin hitzartutako aurreprolektuarekin aurrera egiteko sei hilabeteko epea ere ezarri dute.

Gaur egun Irunen dauden kirol instalazioek ez diote erantzuten taldeek dituzten beharrei. Esate baterako, Europa malilako lehiaketetan aritzeko, Bidasoako kirol klubeko eskubaloi taldearen kasuan. Izan ere, Artaleku kiroldegi zaharrak ez baititu horretarako oinarrizko baldintzak betetzen.

Bestetik, Txenperenearen eremua dago. Gaur egun, egoera kaskarrean dauden atletismo pista eta errugbi zelaia Txingudi erernu babestuan kokatuta daude eta duela hogeita hamar urte bertatik ateratzeko erabakia hartu bazen ere, gaur gaurkoz, hor jarraitzen dute. Duela urte batzuk Irungo udalbatzaren gehiengoak erabaki zuen bezala, Txenpereneara eramateko ordua iritsia da. Irunekiko zein gure eskualdearekiko dagoen beste zor historikoa da.

Euskal Herria Bilduk pabiloi berria irekitzearen aldeko apustu garbia egiten du.

Lurraldean erreferente izan behar duen instalazioa beharrezkoa da, eta denboran ezin da gehiago atzeratu. Irunek duen neurria eta kokapenagatik estrategiakoa da. Eta eskualde mailako azpiegitura izan beharko litzateke eta bestelako ekimenak jasotzeko aukera ere izan beharko luke.

Jokin Melida EH Bilduko batzarkideak azaldu duenez, “Kirol taldeak ezin ditugu eduki denbora gehiagoz irtenbide baten zain. Orain arte pazientzia soberan izan dute, aukera bat emateko garaia da, erantzun zorrotza eta behin betikoa, erakundeetan gaudenon aldetik”. Halaber, erantzukizun handiena gobernatzen dutenena dela ekarri du gogora Melidak.

EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako zuzenketaren bidez, “bi proiektu bouek errealitate izateko aukera handiak izango dituzte datozen sei hilabeteetan. Epea jartzearenak izugarrizko balio ematen baitio testuari. Promesa bete gabeen garaia bukatu da”, borobildu du Melidak.

Etiquetas: