ELAk Patronari planto egitera deitu ditu Irun eta Hondarribiko Hondakinak eta Urak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileak

patrona pankarta fabrika

ELA Sindikatua.- ELAk langileak zoriondu ditu enpresa kultura berriaren tranpan ez erori eta hitzarmenaren aldeko borroka babesteagatik. Txingudiko Zerbitzuakeko hitzarmenaren negoziaketarako mahaia osatu eta martxoaren 24ko mahaian ELAk bere aldarrikapenen plataforma aurkeztu zuen.

Bertan azken urteetan izandako eros ahalmen galeraren berreskurapena, hitzarmenaren iraunaldirako KPIaren goitik dauden soldata igoerak, plusak, bajak %100 osatzea baldintzarik gabe, jardunaldi murrizketa, enpresak hitzarmena aplikatzeari uztea ekiditeko klausula, ordutegi, egutegi, baimen eta lizentziekin zerikusia daukaten hainbat aldarrikapen, telelana, taulan baliokideak diren kategorien ekiparazioa eta azpikontratazioa mugatzea bezalako aldarrikapenak jasotzen dira besteak beste.

Hurrengo mahaia maiatzaren 16rako finkatua zegoen arren enpresak bilera hori bertan behera utzi zuen unilateralki posta elektroniko baten bitartez eta hurrengo datarik proposatu gabe. ELAk langileekiko errespetu falta eta onartezintzat jo zuen enpresaren jarrera hau eta negoziaketa denboran luzatu eta oztopatzen ari zela salatu zuen. Hori dela eta, Txingudiko Zerbitzuakeko langileek mobilizazioak abiatu eta maiatzaren 16an mobilizazio arrakastatsu bat burutu zuten enpresari langileekiko errespetua eta negoziaketa zintzo bat abiatzea eskatuz. Horrez gain langileak enpresaren ospakizun eguna den Patrona egunari Planto egitera deitu zituen langileak, baita enpresa administrazio kontseiluarekin bilduko zen egunean paro bat egin eta mobilizatzera ere.

Gaur, ekainaren 6an, enpresa Patrona eguna ospatzen ari den hontan, ELAk Txingudiko Zerbitzuakeko langileak zoriondu ditu bi arrazoirengatik. Alde batetik, egindako mobilizazio eta mobilizazio deialdi berriek eragindako presioaren ondoriaz enpresa negoziatzera eseritzea lortu dutelako eta jada badaukagulako negoziaketa mahairako hitzordua ekainaren 13rako. Eta bestetik, gaur langileen gehiengo zabal batek ozen eta argi esan diolako ezetz gaurko egunean enpresak bultzatu nahi izan duen Adegiren enpresa kultura berriari eta baietz hitzarmenaren aldeko borrokari Patronari Plantoaren bidez.

Enpresa negoziatzera esertzea garaipen txiki bat bada ere ELAk enpresari behingoz negoziazio zintzo eta erreal bat martxan jartzeko exigitzen jarraitzen du eta horretarako ekainaren 13ko bilerara Txingudiko Zerbitzuakeko langileen arazoei erantzun eta beraien lan baldintzak hobetuko dituen aldarrikapenei erantzuteko eskatzen dio.

ELAk Txingudiko Zerbitzuakeko langileen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen baten alde borrokan jarraituko du eta horretarako beharrezkoak diren mobilizazio guztiak bultzatzen jarraituko du enpresak mahai gainean dauden aldarrikapenei erantzun eta negoziazio zintzo bat abiatu ezean.

txinzer pankartak

Etiquetas: