Abotsanitz.- ATZO irakurri behar izan genuen EAJ-PNVren enegarren gezurra, esanaz, ez Herritarrei ez eta talde politikoei ez zaiela jakinarazi egoiliarrentzako aparkalekuaren proba pilotua.
Ultraeskuinak darabilen gezur eta buloen estrategiak banka motzak ditu eta horretarako, argi pixkat jarri beharrean ikusi dugu gure burua prozesu honetan zehar: 2025eko ekainaren 5eko HIRI ETA LURRALDE ANTOLAMENDU BATZORDEAN, bertan, EAJ-PNV zegoelarik, azaldu zen mola enpresa bat kontratatu zen udalerrian gainazalean aparkatzeari buruzko azterlan bat egiteko eta borren baitan, erregulazio-proposamen bat egiteko.
Orduan, enpresak proposamena aurkeztu zuen eta bertan, egoiliarrentzako eremu esklusiboak eta bisitarientzako ordainpeko eremuak sortzea gomendatzen zuen. Gehitzeko, egindako kontaketek ondorioztatu dute Portua eta Alde Zaharra urte osoan gehien tenkatutako tokitzat jotzen dira eta hori kontuan hartuta, “uda honetan Amuten, Pasaia kalean eta Soroetaberrin proiektu pilotu bat ezartzea proposatu du, egoiliarrentzako eremu esklusiboak ezarriz, bisitarien ohituretan duten eragina aztertzeko helburuarekin” (2025eko ekainaren S5eko batzordeko akio onartuaren transkripzio literala).
Hori guztia gutxi balitz, Estitxu Urtizberea batzordeburuak azpimarratu zuen batzorde hartan, “proiektua abian jartzeko Batzordeak aho batez onartu beharko duela” eta arraian adierazten da “KIDE GUZTIEK ADIERAZI DUTE ADOS DAUDELA”.
Beraz, beste behin, EAJ-PNVk gezurraren bidea erabiltzea erabaki du, batzordeko akta onartua dagoenean eta publikoa den heinean. Bestetik, herritarrei dagokionez, uztailaren 29an Soroetan eta uztailaren 30ean Amuten egin ziren auzotarrekin bilerak, proiektu pilotua azaltzeko eta ea ados zeuden berau martxan jartzeko. Azken bilera, astelehen honetan, hilak 4ean izan da Pasaia kaleko bizilagunekin, eta bertan ere, adostasuna azaldu da froga praktikara eramateko. Hori guztia kontuan hartuta, ez dugu ulertzen jeltzaleek darabilten gezurren beharra.
Amaitzeko, gogorarazi nahi dogu EAJ-PNVri, nahiz eta aste honetan adierazi “datozen egunetan emango dituela ezagutzera aparkalekuan arazoari aurre egiteko proposamenak”, 2024ko urtarriletik zal gaudela beraien proposamenari, non adierazi zuten orduan “laster aurkeztu eta xehetasunak emango zituztela 400 aparkaleku berri sortzeko”. Urte erdu pasa den honetan, bada garaua horren inguruan ere zerbait publiko egitekoa.