2025eko Hondarribiko jaiak. Emeki elkartearen adierazpena

Logo Emeki

Emeki.- Gure hiria eta gure jaiak maite ditugulako, elkartetik adierazi nahiko genuke, herritarrok, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako jaiak merezi ditugula. Zaindu dezagun gure alboan dagoen laguna, familiako kidea, herritarra eta alde batera utzi ditzagun elkarbizitza oztopatzen duten jarrerak.

Emeki, EMAKUME GUZTIEN topagunea da, gai honetan eta besteetan edozein ideologia dela ere (elkartean denak errespetatzen dira). Gure aldetik, lanean jarraituko dugu elkartea emakumeok seguru eta aske sentitzen garen gunea izaten jarraitzeko.

Etiquetas: