“Mobilizazioa gure bermea” dela eta mobilizatzen jarraituko dutela berretsi du pentsiodunen mugimenduak

Donostiako manifestazioaren unea

EHPM.- Joan den larunbatean, apirilak 5, milaka langilek eta pentsiodunek parte hartu dugu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egindako manifestazioetan, soldata eta pentsio duinak eskatzeko, bai!, hemen! eta guztiontzat.

Gutxieneko Pentsioa eta Gutxieneko Soldata justuak eta nahikoak eskatzen ditugu langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatzeko.

Onartezina da, finantza eta energia enpresa handiek etekinen errekorrak eta enpresa mozkinak soldatak baino lau aldiz gehiago haztea, eta langile eta pentsiodun gero eta gehiagok pobreziara kondenatzen gaituzten soldata eta pentsio sarrerak izatea.

laz Hego Euskal Herrian 80.000 langilek baino gehiagok jaso zituzten pobreziaren atalasetik beherako soldatak, eta ia 200.000 pentsiodunek jaso zituzten mila eurotik beherako pentsioak.

Bitartean, politika fiskalek kapital errentei mesede egiten jarraitzen dute lan errenten kaltetan, aberatsak gero eta aberatsagoak dira gehiengoaren kontura eta pentsio erreformek gutxieneko pentsio miserableak betikotzen dituzte LGStik gero eta urrunago.

Adinaren arabera banatu nahi gaituztenen narratiba faltsuak baztertzen ditugu.

Guretzat soldatak eta pentsioak txanpon beraren aurpegiak eta banaezinak dira.

Jarduneko langileek eta langile pentsiodunek interes eta aldarrikapen berberak ditugu.

Borroka hau funtsezkoa da soldata-sarreretan eta gutxieneko pentsioetan genero-arrakalaz amaitzeko, herritarreen erdien, emakumeen, aurkako benetako bidegabekeria eta onartezina. Era berean, migratzaile ez diren pertsonak baino 12.000 euro gutxiagoko urteko diru-sarrerak eragiten dituen migratzaileekiko arraza-arrakala amaituko dugu.

Hemen gaude dugun indar guztiekin gure lanarekin sortzen dugun aberastasuna modu ekitatiboan bana dadin eskatzeko. Baliabide nahikoak baino gehiago daude pertsona guztiek bizi-baldintza duinak lortzeko diru-sarreren nahikotasuna dituztela bermatzeko. Hori lortzeko mobilizatzeko unea da.

Exijitzen dugu, pentsioak osatzeko sistema propio bat sortzearen aldeko HELa EAEko parlamentuan aintzat hartzea eta aldeko botoa izatea eta osagarri hori Nafarroan LGSrekin parekatzea. Euskal Herriko eta Europa Batuko estatuetako aurrekontuek gastu militarra gastu sozialaren kaltetan lehenestea eragozteko unea da.

Confebask eta CEN lanbide arteko LGS propioa negoziatzera eser daitezela exijitzen dugu, sindikatuek eskatzen duten bezala, eta hori bermatuko duen arau esparru bat eskatzen dugu.

EAEKO eta Nafarroako Foru Komunitateko (NFK) erakunde eta gobernuei eskatzen diegu zerga eta aurrekontu politiken funtsezko aldaketa, eskatzen dugun aberastasunaren banaketa ekitatiboa ahalbidetzeko.

Gaur adierazpen hauekin ez da ezer amaitzen, gaur gure helburuak lortu arte mobilizatzen jarraitzeko borondatea berresten dugu. Denok gara beharrezkoak eta berriro elkartuko gara. Mobilizazioa da gure bermea.

Jo ta ke irabazi arte

Etiquetas: