Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo arratsaldean Irunen eta Hondarribian. Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Palestinako herriaren aldeko elkarretaratze isilak izan ziren, eta genozidioa gelditzeko eskatu zen.
Lurra, justizia eta bakea lelopean egindakoak. Herriz herri, ehunka herritarrek bat egin zuten atzo deialdiarekin. Milaka Euskal Herrian. Israel herri palestinarraren aurkako genozidioa egiten ari dela salatuz. Sufrimendua eta mina zabaltzen ari dira estatu sionistan.
Hondarribiko elkarretaratzea San Pedro kalean egin zen. Kale erdian dozenaka hondarribiar bildu ziren. Irunen, bestalde, Palestinaren aldeko bi elkarretaratze egin ziren: bata, San Juan plazan, eta, bestea, Landetxa auzoan.