M8 Asanblada Feminista Bidasoa.- M8 Asanblada Feminista Bidasoatik, gure gaitzespen sakonena eta erabateko arbuioa adierazi nahi dugu joan den asteburuan Beasainen eta Arabako Errioxan gertatutako gertaera larrien aurrean.
Larunbatetik igandera bitarteko goizaldean, emakume bat sexu-erasoaren biktima izan zen Beasain udalerrian. Era berean, oso larriak eta nazkagarriak diren beste gertaera batzuen berri izan dugu: hiru gizonek sextingaren erabilera baliatu zuten Arabako Errioxan adingabe baten aurkako sexu-abusua burutzeko.
Gertaera horiek ez dira soilik larritasun handiko delituak; biktimek dituzten oinarrizko eskubideen urraketa onartezina ere badira, eta gure gizartean emakumeek eta neskek jasaten duten indarkeria estrukturala agerian uzten duten beste adibide bat dira.
Biktimek eta haien inguruneek gure elkartasun, babes eta errespetu osoa helarazi nahi diegu. Halaber, behar duten babes psikologiko, sozial eta juridiko guztia eskaintzea eskatzen dugu.
Era berean, eskumena duten agintariei eskatzen diegu gertaerak ahalik eta azkarren eta arduraz argitu ditzatela, eta erantzukizunak behar bezala zehaztu daitezela. Funtsezkoa da justiziak irmotasunez eta azkartasunez jardutea.
M8 Bidasoako Asanblada Feinistatik, berriro ere adierazi nahi dugu indarkeria matxisten aurkako borrokan, berdintasunean oinarritutako hezkuntzan eta emakume guztiontzako seguru eta aske izango den gizarte baten eraikuntzan dugun konpromisoa.
Ez da ez! Bai da bai! Bizirik, aske eta beldurrik gabe nahi dugu gure burua!