Hitzaldi zikloa. Auzotik. Eskuin-muturra borrokatzeko

Auzotik hitzaldi zikloa

Bor-bor. Hausnarketa kolektiborako plaza.- Mundua aldatzen ari da eta oso azkar aldatzen ari da. Inflazioak Europa zeharkatzen du egunerokotasuna zailduz, elikaduratik hasi eta energiaraino, gero eta eskuraezinagoa da dena. Zer esanik ez etxebizitzaz, gazteenei eta ahulenei bereziki eragiten dien arazoaz. Herritarren arazoak asko eta oso nabariak dira egunerokoan.

Horren aurrean, hainbat modutan jardun dezakegu. Horietako bat langile klasea duintzea eta sektore ahulenak babesteko neurriak abian jartzea da. Bestea irtenbide erreakzionarioa da, ultraeskuinaren planteamendua, erantzukizuna sektore ahulenen gain jartzen saiatzen dena.

Beherantz begiratzen dute, gora begiratu beharrean, sektore boteretsuenetara. Eta ez dute gorantz begiratzen, goikoen, boteretsuen neurriak ezartzen dituztelako.

Ultraeskuina instituzionalizatzen ari dira, ultraeskuina normalizatzen ari dira, haiek direlako boterea. Beraiek dira botere militarra, botere mediatikoa, botere judiziala eta gero eta gehiago botere politikoa. Beraz, ez diezagutela errebeldiaz hitz egin, errebeldia bidegabekerien, desberdintasunen eta boteretsuen aurrean adierazten baita.

Bidasoaldean, boteretsuekin bat egiten duen jende horren ekintza faxistak agertzen ari dira. Ez dute soilik bat egiten, baizik eta bortizki jokatzen dute zaurgarrienen edo zaurgarrienei ahotsa ematen saiatzen direnen aurka. Bizilagunak seinalatzea, pintadekin eta petardoekin beldurtzea, haien intolerantzia mailaren adibide dira, hori bai, intoleranteak ahulekin eta morroiak boteretsuekin. Eta gure auzoetan, gure bizilagunen artean hedatzen ari diren diskurtso intoleranteen babespean egiten dute hori guztia.

Ultraeskuinaren gorakadaren aurrean, uste dugu ezin garela geldirik geratu.

Ultraeskuindarren ideiei aurre egiten laguntzen duen borroka oro ongietorria da, eta horietako bat zalantzarik gabe, zaurgarrienen eta langile-klasearen defentsan eman behar dugun borroka kulturala da. Leku guztietan eta une oro. Horregatik, BorBor kolektiboak, Irungo hainbat auzo elkarterekin batera hitzaldi-ziklo bat antolatu dugu, aipatutako norabide horretan ekarpen txiki bat egin asmoz. Gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera:

  • Otsailak 13, 18:30ean: Jordina Arnau, “Guía práctica contra la extrema derecha” liburuaren koautorearekin mintzaldia, Larreaundiko Auzo Lokalean.
  • Otsailak 25, 18:30ean:Euskal Herria autoritarismoaren gorakadaren aurrean” hitzaldia, lratzar Fundazioko Iker Eizagirrerekin, Kateako eskola zaharrean.
  • Martxoak 13, 18:30:El auge del racismo en entornos multiculturales” hitzaldia, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranekin, lekua oraindik zehazteko.

Etiquetas: