2024 urteko kirol merezimenduak

Protesta en Artaleku por el cierre d ela pista de Squash

Lur-Alai Squash Kluba.- Negargarria iruditzen zaigu, Irungo Kirol galako hautatuak ikusi ondoren, klub honek, orain olimpikoa bilakatu berri duten SQUASHaren alde egindako lana oraindik ez baloratzea publikoki.

Ez gure 10.urteurrena bete zenean, ez erabiltzen diren 4 pistak babestu eta borrokatzea, ezta emakume eta kirolari gazteekin egiten dugun inbertsio eta esfortzua aipatzen, eta azkenik, ALIZIA TXOPERENA, 80ko hamarkadan estatu osoko jokalaririk onenari merezitako aitortza publikoa ez egitea udaletxetik, naiz eta guk 3 urtez, bere izena daraman txapelketa garrantzitsu bat egin (3.000€ko diru sariekin).

Zuek segi URTERO, 2. postuan dabiltzan (denboraldia amaitu gabe) taldeei homentzen, eta IAM (egingo ez den) eskubaloi kantxa iragartzen, behin eta berriz. Nahikoa da, naiz eta kirolari edo klub ezberdinei saritzen saiatzen direla esan, badira kirol talde batzuk, URTERO goraipatzen edo hautatzen dituztenak. Ez da ezer kostatzen, irungo kirolari eta elkarte GUZTIEI merezi duten aitorpena egiten NOIZEAN BEHIN, naiz eta emaitza edo titulurik ez lortu. Batzuk, talde berria sortzeagatik besterik ez zaie aitortu, besteak aldiz, lan eta emaitza hobeagoak aterata ere, ixilduak izan gara, irungo politika ustelei aurre egin eta publikoki salatzeagatik. Ezkutuko zentsura (disimulatua) deitzen zaio horri.

Guri dagokigun aldetik, mila esker 3 squash pistak berritzeagatik, baina 4.pista itxi aurretik izandako bileran aipatu genizuen bezala (eta horrela dago aktan jasota), nahiago dugu 4 pista zaharrekin jarraitu, 3 pista berrirekin baino. Zuen aldebakarreko estrategian ezingo gaituzue nahastu, naiz eta 4. pistaren itxieragatik eragindako mina eta horrek sortutako aserrea, 3 pista berriekin gu ixilarazten saiatu zaren Borja.

Utzi zure zilborrari beriratzeari, onezkero denok ikusi dugu, ez dagoela inolako aurrerapausirik kirol instalazioen gabezietan, eta proposaturiko irtenbideak, denbora eta diru galtzeak besterik ez dira izan eta. Utzi kea saltzeari, esan egia eta ez baliatu jarraitzaile askoren ilusio eta itxaropenak zure aldeko bozka bilatzeko. IAM ez da egingo.

Kirol politika herrikoiak eskatzen ditugu, hiritarron beharretara eta kluben beharrak aldi berean asetzen dituztenak. Kirol instalazioak, denontzako direnak. Gimnasio pribatu eta kirol instalazio publikoen kudeaketan dabiltzan empresa pribatuei mugak jarri behar dizkiegu. Kirola ez da negozio bat.

HERRITAR ETA KLUB ASKOREN ESKAKIZUNAK. Haiekin batera landu behar direnak, proiektuak ondo ateratzeko.

  • - ARTALEKU ERABERRITU (goitik behera)
  • - AZKENPORTU HANDITU
  • - PLAIAUNDIKO PISTAREN AFERA AMAITU
  • - KALEKO FRONTOIAK ESTALI
  • - IKASTETXEEN PATIOAK IREKI
  • - KIROLDEGI BERRI BAT, (txapuzarik gabe)
  • - SONIA ETXEZARRETA ETA ARTIAKO TRINKETEAK, HIRITARREI IREKI.
  • - FUTBOL ZELAIAK DENONTZAKO IREKI.
  • - etabar.
  • - Gure eskakizunen artean, squash pista gehio behar dira, batez ere, ikuslegoa sartzeko espazioa, armaiak. Artalekukoa eraberritu ez ezik, hiriko beste kiroldegi batean ere pista berriak irekitzen saiatu. (Anaka-San miguel, San Martzial, Azken portu, ...)

Modalitate aniztasuna babesten dituen kirol politikak eta hirko klub eta bizilagunak behar dituzten instalazioekin, etorkizunean, Irun, kirolzaleago eta osasuntsuagoa bilakatzea izan beharko litzateke helburua. Irungo hiritar eta kirol klubek (irundarrez osaturikoak batez ere), kirol instalazio publikoak partekatu behar dituzte. Ezin dugu, kirol instalazioak, kirol elkarte edo modalitate bati mugatu. Kirol instalazioak ireki behar dira, publifikatu, herriaren esku eta erabilera benetan sustatzeko.

Etiquetas: