Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Zazpi urte behar izan dira arrazoizkoa zena berresteko. 2018. urtean burutu zen Via Irun proiektua aipatuko zuen lehen parte hartze saioa, eta bertan salatu zen lehen aldiz Irungo kontzentrazio esparruaren eraisketa. Orduz geroztik, mozio, protesta eta Oroimen Gune izendatzeko eskaeren bitartez, Pequeña Velocidad zutik mantenduko dutela erabaki dute.
2025. urteko otsailak 11ko espainiar Estatuko Ministroen Kontseiluak Irungo kontzentrazio esparruari bete-betean eragiten zion pasabideari dagozkion izapideak onartu ditu. Eraldaketarekin dator erabakia, hasiera batean, Pequeña Velocidad, Irungo kontzentrazio esparrua eraistea aurreikusia zegoelako.
Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak baikortasunez eta oroimenez jaso du albistea.
Kontzentrazio esparrua zutik mantentzeko aldarrikapenean, egun esanguratsua izan zen 2022. urteko urriak 31. Egun honetan, Kepa Ordoki — MHB elkarteak «alarma gorria» piztu zuen Irungo Osoko Bilkuran. Hitza eskatu zuen hiriko 0.2.01 ENTORNO ESTACIÓN delakoaren Plan Orokorraren aldaketaren hasierako onarpenaren eztabaidan. Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Osoko Bilkura osatzen zuten alderdi guztiak interpelatu zituen, esparrua mantentzea bertatik igarotako milaka presoen duintasuna mantentzea zela, aldarrikatuz, Bertan bozkatutakoaren larritasunaren ondorioz, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak espainiar Gobernuko Oroimen Demokratikoaren Estatu Idazkaritzari gunea Oroimen Demokratikoaren Gune izendatzea eskatu zion.
Ostera heldu zen Nicolas Guerendiain taldearekin batera aurkeztutako mozioa. Argiki eskatu zen Pequeña Velocidad «Irungo/Bidasoaldeko Memoria Historikoaren Gunea» bihurtzea. Udal Gobernua sustengatzen zuten alderdiek (PSE — EE eta Elkarrekin Podemos / Ezker Anitza — IU) bestelako mozio bat sustatu zuten, esparruaren «elementu adierazgarriren bat» mantentzeko zein gaur artean bildu ez den lan talde baten eraketa proposatuz.
Orduz geroztik ez da aurrera pausorik egon, 2024. urteko bukaera heldu arte. Irungo Udalak Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea bilkura batera deitu zuen. Bertan jakinarazi zen Pequeña Velocidad pabilioiaren 2/3 bere horretan mantenduko zirela. Gaur, berriz, hedabide batek aurreratu du Pequeña Velocidad mantendu egingo dutela.
Ibilbide honen ostean, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoak ondorengo ondorioztapen eta proposamenak helarazi nahi dizkio Debe Bidasoa eta Euskal Herriko gizarteari:
- Oroimen elkarte bati ez dagokio alor urbanistikoaren baitako eztabaidetan sartzea. Eta hala gertatuz gero, gizarte osoaren galera zein hautetsien ukazioaren ondorioa da.
- Oroimen historikoaren borrokak merezi du. Herri honek jasan izan dituen basakeriak gogoan izan behar dira. Pequeña Velocidad mantentzea, bertan gauzatu zen errepresioa gogoan mantentzea da.
- Eskerrak. Irungo Kontzentrazio Esparrua zutik mantentzeko borrokan ateak zabaldu dituen orori eskainitako denbora eskertu nahi die Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak.
- Etorkizuna. Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak 2022. urtean aurkeztu zuen Oroimen Demokratikoaren Gune izendatzeko eskaera gaurkotu eta administrazio ezberdinel helaraziko die.
- Elkarlana: Irungo Kontzentrazio Esparrua eskualdeko oroimenaren interpretazio zentroa bihurtu behar da. Horretarako Gogora Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irungo Udalari dei egiten zaie, bildu eta lan egiten hasteko. Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak prestutasun osoa dauka.