Kronika Margo Lehiaketa 2025

Epaileak, irabazleak, Hondarribi Udaleko ordezkariak eta antolatzaileak

Emeki.- Emeki elkarteak, 1994etik Hondarribian antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere 31.edizioa bete du, aurten ¡az baino artista gehiagok izena eman dute, artelanetan Alde Zaharreko eta San Pedro kaleko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute (orotara 40 artistek izena eman dute).

Herri eta hiri ezberdinetako artistek parte hartu dute: Hondarribia, Irun, Lesaka, Eibar, Córdoba, Artziniega, Donosti, Iruña, Burlada, Mezkiritz, Leioa, Mungia, Linxe...

17:00etatik 18:00etara beren artelanak San Pedro kalera ekarri dituzte. Aurten 4 emakumek eta gizon batek osatu dute epaimahai taldea: Maider Goikoetxea (margolaria eta arte hezitzailea), Mariajo Noain (Artearen historialaria eta antropologoa, Aspasiaren bidaiak kultur dibulgazioko proiektuaren sortzailea), Rakel Salinas (artean lizentziatua eta arte hezitzailea), Sara Otaño (16 urtetik margolari inpresionista) eta Javier Sagarzazu (Hondarribiko margolari beteranoa, 50 urtetik gorako esperientziarekin). Epaileek ez dute erraza izan eta irabazleak izendatzeko ohikoa baino denbora gehiago behar izan dute.

jurado

Ezkerretik eskubira: Sara Otaño, Javier Sagarzazu, Mariajo Noain, Rakel Salinas eta Maider Goikoetxea.

Urtero artelan ederrak eta kalitate handikoak aurkezten dira eta aurten ere horrela izan da. Lientzo txiki eta handiak aurkeztu dira eta lan ikusgarriak egin dituzte artistek. Sari banaketaren aurretik margolanen erakusketa egin da eta bisitari ugari hurbildu dira.

Emekitik bihotzez eskertu nahi ditugu bolondres bezala lanean ibili diren emakumeei, beraien lana ezinbestekoa izan da, Hondarribiko Udalari, Atrezzo marko dendari denda eta Done Pedro dendari.

Amaitzeko, mila esker epaileei, lehiaketan parte hartu duten margolariei eta gaur San Pedro kalera bertaratu zaretenoi. Datorren urterarte!

2025eko XXXI baleko Margo Lehiaketako irabazleak

ACCÉSIT

Atrezzo dendako enmarkazio bat eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia. Ilrabazlea: Piedad Santamaría Pascual (Leioa). Emekiren izenean Koro Bidaurreta Bernasek eman dio saria.

ACCÉSIT Piedad Santamaría Pascual

3.SARIA

500€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia

Irabazlea: Federico Plasencia Chacón (Cáceres), Hondarribiko Udalaren izenean Ander Ribes Lazkanotegi zinegotziak eman dio saria.

3.saria Federico Plasencia Chacón - Cáceres

2.SARIA

700€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia Irabazlea: Daniel Menendez Isturiz (Burlada), Igor Enparan Araneta Hondarribiko alkateak eman dio saria.

2.saria Daniel Menendez Isturiz - Burlada

1.SARIA

1000€ eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia Irabazlea: Javier lona Alzuagaray (Lesaka). Emekiren izenean Mariaje Berrotaran Etxeberriak eman dio saria.

1.saria Javier Igoa Alzuagaray - Lesaka

Etiquetas: