Sagarno eguna Hendaian

Zazpi herrialdeetako sagardoa Hendaiako Sagarno Egunean

Bagera.- Hendaiako Sagarno Eguna maiatzaren 31ean iragaiten da aurten, larunbatez.

Zuen laguntzari esker, Bagera Nous sommesen azkenengo 2 urteko parte hartzea arrakastatsua izan da: jende anitzekin mintzatu ahal izan genuen, oso modu atseginean, eta pintxoen salmentari esker elkartearen finantzak sendotu ahal izan ziren.

Beraz, aurten ere, Feminismo eta Bageraren koloreak erakutsiko ditugu maiatzaren 31n, 18:00etatik goiti Bidasoa Etorkinekineko lagunekin partekatuko dugun standean.

Aukera berri bat izanen da gure ekintzen berri publiko zabalaren artean ezagutarazteko, emazteen eta genero berdintasunaren aurkako erasoak ugaritzen ari diren garai honetan.

Horretarako 300 eta 500 pintxo artean prestatu eta saldu behar ditugu.

Pintxoak prestatzeko edota zerbitzatzeko zuen guztion laguntza behar dugu!

Zuen laguntza behar dugu!

IO: Bidasoa Etorkinekin - Bagera stand-aren kokapena jakinaraziko dizuegu ezagutu bezain laster, baina kezkarik ez, Herriko plazan izango gara eta erraz antzemango diguzue

Laguntza emateko izena emateko posta elektronikoa: bagera.komunikazioa@gmail.com

Etiquetas: