
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Atzo, azaroak 13, EAJ, PSE, PP, VOX ados jarri dira langileentzako soldata eskasak eta pentsio miserableak betikotzeko. Gaur egun, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Propioa ezartzeko aukera ere ez da eman, EAEko bizimoduaren kostuari egokituta.
138.000 sinadurek babestutako HEL, gure HEla bezala, 145.000 sinadurek babestua, ezin izango da eztabaidatu Legebiltzarrean, gobernua osatzen duten alderdiek, PPrekin eta VOXekin batera, eragotzi egin dutelako.
Ez dago erabaki hori justifikatzen duen arrazoirik, eta eztabaidari uko egiteak EAEk, bere eskumenak erabiliz, bizibaldintza duinak lortzeko gutxieneko dirusarrera nahikoak bermatzeari uko egitea ezkutatzen du.
HELri betoa jarri dioten alderdiek uko egin diote pertsona, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak lortzeko behar adina diru-sarrera bermatzeari. Une horietan, enpresa-irabaziek errekorrak sortzen dituzte, kapital-errentei mesede egiten dien zerga-politika bultzatzen da eta diru publikoarekin finantzatzen dira interes pribatuak.
Herritarrek ekintza politikoóaan duten parte-hartzea paper bustian geratzen da berriz ere, hitzetatik ekintzetara Saro behar denean.
Esperientziak erakutsi digunez, gure aldarrikapenak lortzeko beste bermerik ez dugu, balen alde borrokatzea baino, Legebiltzarrean ILPak errefusatzeak aukera ematen digu gure mobilizazioak zabaltzeko eta emakumeei kalte egiten dien generoarrakala eta LGSren eta GPren hilabete amaierara iristeko diru-sarrera eskasak amaitzeko.
Borroka hau partekatu behar dugu irabazi arte.
