"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi da. Ondoren, elkarteko kideek komunikatu bat irakurri dute eta, horren ostean, Irungo alkate Cristina Labordak hitz egin du.
Ohorezko aurreskuaren ondoren, Jon Iñarra eta Jon Etxezarraga Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideek bandera igo dute "Eusko Gudari", "Himno de Riego" eta "Internacional" musika taldeek lagunduta.
Elkarteak irakurritako testua
Egun on guztioi.
Apirilaren 14an, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 94. urteurrena ospatuko dugu.
Data historiko horretan, hauteskunde askeen ondoren, funtsezko balioak defendatzen zituen Konstituzio bat onartu zen, hala nola 6. artikulua, honako hau ezartzen duena: "Espainiak gerrari uko egiten dio politika nazionaleko tresna gisa".
Hala ere, azken asteotan, komunikabideak gerra saihestezina dela sinestarazten saiatu dira, eta baliabide ekonomikoak herrialdearen berrarmatzera bideratzeko beharra sustatu dute, prebentzioaren aitzakian. Horretarako, beldurraren estrategiara jotzen dute, beren erabakiak justifikatuko dituen segurtasun-gabeziako eta etengabeko mehatxuko giroa elikatuz, eta herritarrei eragiten dieten benetako arazoetatik arreta desbideratzen dute.
Baina zeren kontura? Gobernu batek armetan gastatzearen aldeko apustua egiten duenean, ez da bakea babesteko, gerra prestatzeko baizik. Historiak erakutsi digu, beldurra zabaldu eta berrarmatzea justifikatu ondoren, hurrengo urratsa gatazketan zuzenean inplikatzea dela. Eta gerra hau ez da gurea. Gerra inperialista bat da, beste herri batzuen baliabideak arpilatzea eta korporazio handiak aberastea helburu duena. Herritar gehienentzat, miseria eta sufrimendu gehiago baino ez du ekarriko.
Diskurtso alarmistekin konbentzitzen saiatu arren, dirua gure zergetatik aterako da. Ez gaitezen engaina: segurtasunaren izenean sakrifizioak eskatzen dizkiguten bitartean, herriaren benetako beharrei muzin egiten diete. Behar duguna ez da gehiago militarizatzea, baizik eta zerbitzu publikoetan, hezkuntzan, osasunean eta etxebizitzan inbertitzea. Herriek ez dute gerrarik nahi, ezta behar ere.
Horregatik, beste behin ere, Konstituzio hartan islatutako balio errepublikarrak aldarrikatzen ditugu, 1936ko estatu-kolpearen ondoren kendu ziren balioak. Frankismoaren ilegitimitatea, monarkia eta diktadoreak aldarrikatutako "Una, grande y libre" legatua betikotzen duen sistema ere salatzen ditugu. Duela 94 urte apirilaren 14an aldarrikatutako erregimen errepublikarra berrezartzea exijitzen dugu.
Urtero bezala, ekitaldi honek gaur egun partekatzen ditugun ideiak defendatu eta borrokatu zituztenak gogoratzeko eta omentzeko balio izatea nahi dugu, baita urte hauetan zehar gurekin izan diren eta, hainbat arrazoi direla medio, gaur gurekin egon ezin diren pertsona guztiak gogoratzeko eta omentzeko ere.
Gerrarik ez!!!!
Gora Errepublika!!