Azaroaren 25a bueltan dugula, Asun Casasola Ipuin Lehiaketak edizio berri bat, hamaikagarrena, martxan jarri du hitzen bidez indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzen jarraitzeko. Asun Casasola da, oraindik ere, ekimen honen motorra, eta hari eta berdintasunaren aldeko bere borrokari omenaldia egitea dugu helburu baita ere.
Lehiaketak bere bi kategoriei eutsiko die, bata helduentzat eta bestea 10-16 urte bitarteko gazteentzat, atal bakoitzean euskarazko eta gaztelaniazko modalitatearekin. Edizio honetan, ipuinen gaia librea da, baina lehiaketaren izaera mantentzeko xedearekin, genero indarkeriaren aurkako borroka ikuspuntu positibo batetik islatzen duten idazkiak bilatzen ditugu. Emakume eta gizonen arteko berdintasun gizarte hori irudikatzera gonbidatzen ditugu parte-hartzaileak.
Gazteen parte-hartzea bultzatzea
Beste urte batez, gazteenen parte hartzea azpimarratzen jarraitu nahi dugu. 16 urte arteko neska-mutilak beren kontakizunak bidaltzera animatzen ditugu, eta ikastetxeei beren ikasleen parte-hartzea sustatzeko gonbita egiten diegu. Lehiaketa honek ikasgeletan genero-berdintasuna lantzeko tresna ona eskaintzen duela uste dugu.
Sariak
Kategoria bakoitzeko sari bat emango da. 16 urtetik gorakoen kategorian (euskaraz zein gaztelaniaz), eskudiruzko saria 300 eurokoa izango da. 10 eta 16 urte bitartekoen kategorian, saria 100 eurokoa izango da eskudirutan, eta Katakrak liburu dendak emandako liburu-pakete bat ere emango dugu, 50 euroko balioa duena. Liburuen gaia feminismoarekin lotuta egongo da.
Epaimahaia
Aurten ere emakumez osatutako epaimahaia izango dugu, kulturaren eta feminismoaren arloari lotuta. Horietako hiruk erabakiko dute, lehiaketako kategoria bakoitzean, zein izango den kontakizun irabazlea.
- Helduak euskaraz: Yurre Ugarte, Ainhara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain.
- Helduak gaztelaniaz: Mertxe Tranche, María José Noain eta Marian Benítez.
- Gazteak euskaraz: Itziar Gomez, Ainara Maia eta Esther Lopez.
- Gazteak gaztelaniaz: Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa González.
Ipuinak bidaltzeko epeak
Azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, lanak aurkezteko epea irekitzen da. Lehiaketan parte hartzen dutenek 2026ko otsailaren 8ra arteko epea izango dute beren kontakizunak aurkezteko. Orduan hasiko da epaimahaiaren lana eta, martxoan, irabazleen izenak iragarriko ditugu eta sari banaketa egingo dugu.
Kontakizunak asuncasasolaipuina@gmail.com helbide elektronikora bidali ahal izango dira, edo postaz eta eskura, helbide honetan:
BDS koop.
Aixin Zolua Ibilbidea, 5
20304 Irun, Gipuzkoa.
Informazio gehiago
Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak web orrian kontsulta daitezke.


