Podemos.- Podemos Irunek salatu du PSEren eta EAJren Exekutiboak ez duela lidergorik erakundeen lankidetza behar duten ezinbesteko proiektuak aurera eramateko: Podemosen bultzadari esker aurreko legegintzaldian hasitako planak inauguratzera mugatzen ari da.
Udal Gobernuak ez duela lidergorik ezta udalerrian herritarren garapena eta bizi kalitatea bermatzeko ezinbestekoak diren proiektuak aurrera eramateko inolako gaitasunik salatu du gaur Podemos Irunek.
Miren Echeveste Podemos Irungo koordinatzaileak eta Thania Pazos Podemos Irungo bozeramaile eta zinegotziak prentsaurrekoa eskaini dute gaur, Udal Gobernuaren paralisi bori salatzeko. Izan ere, gaitzetsi dutenez, urreko legegintzaldian hasitako proiektuak amaitu edo inauguratu besterik ez dute egiten, Podemosek gobernu taldean emandako bultzadari esker.
Legealdiaren erdialdea igaro da eta, hala ere, aurreko legealdian hasitako proiektu asko trabatuta geratu dira, bereziki PSEk eta EAJk urtarrilean sinatutako gobernu akordioaren ondoren. Tokiko Exekutiboan izandako lidergo aldaketaren ondoriozko ezintasun borren adibiderik argigarriena — Podemos Irunek azaldu du- Emigrazio eraikinaren proiektua da, udalerriak eta, bereziki, San Miguel auzoak urteak daramatzatena zain.
“Atzerapenak eta arazoak etengabe kateatu dtuen proiektua da, soilik Gobernu taldearen lidergo faltagatik. Lehen fasea duela urtebete amaitu behar zen, eta, hala ere, bete gabeko daten zerrenda bat kateatzen du”, gaitzetsi dute Podemos Irungo arduradunek.
Gogorarazi dute iaz obrak azarora atzeratu behar izan zirela, Lanbideren eta SEPEren bulegoak beste leku batera eramateko denbora izan zezaten. Hala ere, 2024ko abenduan, Lanbidek leku berean jarraitzen zuen, eta obrak hasi gabe jarraitzen zuten. “Trailean gaude jada, obrak ez dira amaitu, auzoa zain dago oraindik, eta Lanbideren bulegoek ezin dute beren zerbitzua ondo eman obren erdian. 2022an, aurreko agintaldian, Lanbiderekin akordio bat iragarri genuen bulegoak lekualdatzeko. Ulertezina da, Eusko Jaurlaritzan eta Udalean alderdi berdinek gobernatuta, akordio hori betetzea ezinezkoa izatea”, kritikatu dute.
Echevestek eta Pazek azpimarratu dutenez, proiektu hau da Udal Gobernuak hirirako ezinbesteko proiektuak abian jartzeko duen gaitasun ezaren adibiderik adierazgarriena. Legegintzaldiaren lehen zati honetan azpimarratu dute- ez da aurrerapen txikirik ikuzi EAJren eta PSEren Exekutiboak iragarritako proiektuetan.
Izan ere, ziurtatu dutenez, “legealdi honetan ikusten ari garena da nola amaitzen eta inauguratzen diren aurreko legegintzaldian Podemosen bultzadarekin Jaurlaritzan hasitako proiektuak”. Hala, adibiderik berriena joan den asteburuan ikusi zela aipatu dute, CBA Kultura Zentroaren bigarren fasearen inaugurazioarekin. Eta Podemosen zigilua duten planen zerrenda luzea da: Emakumeen Etxea, Terma Erromatarrak eta Irungo Erromatar Museoan integratzea, Txenperenea eta San Miguel Anaka hiri planeamenduaren gailurra, Irun Zuzenean jaialdia, berriko bihotzean dagoen kultur zentro berriari izena eman dona, Alardearen eremuan alokairuko etxebizitzak (Irungo alokairu erregimeneko lehenak)...
Echeveste eta Pazos kezkatuta agertu dira Jaurlaritzak emigrazio eraikinaren proiektua aurrera eramateko erakutsi duen ezintasuna hirirako garrantzitzuak dren eta erakundeen lankidetza behar duten beste proiektu batzuetara eramateagatik. “Zer gertatuko da Txenperenearekin, Erabilera Anitzeko Pabiloiarekin, San Miguel Anakako etxebizitza-sustapenekin, Korrokoitzeko eremuarekin, bizikidetza-planarekin, Txingudiko Plan Zuzentzailearekin, Hiri Garapeneko Plan Orokorrarekin, Irungo Bidean polo ekonomiko bat garatzearekin?”, galdetu dute.
EAJk eta PSEk duela zortzi hilabete herritarrei aurkeztu zieten gobernu programaren kronograma eta gauzatze maila helarazteko eskatu dio Podemos Irunek tokiko gobernuari. “Udal Gobernuak Herritarrei emandako bitza bete behar du”, adierazi dute.