Aski Da kolektiboa.- Joan den abenduaren 4an Irungo gabonetako argiak pizteko ekitaldiak piztutako txinpartaren ondoren, Irungo Udalak barkamenak eskatu zituen ohar baten bidez. Hau onartuta, esan gabe doa euskararen egoera Irunen ez dela kultur hitzordu zehatz batean udalak agertu dezakeen begirunean oinarritzen. Hau adibide soil bat besterik ez da, eta udaletik egiten diren hizkuntza politikak eta bere borondate politikoa da baloratu beharra dagoena.
Aski Da kolektiboa ez da geldirik egon orduz geroztik. Bere burua antolatzen jarraitzen du oraindik ere, eta hasierako 35 eragile zirenak, dagoeneko 40 elkarte eta herri mugimenduk osatzen dugu, euskararen aldeko aldarria saretzen doalarik Irungo gizartearen lekuko den aniztasunean oinarrituta beti. Baina aldarrikapen hutsala ez denez, Irungo Udalari orain artean egiterik izan ez dugun bilera antolatzeko eskari bateratua luzatu berri diogu, elkarlanean eta lehenbailehen lanean jar gaitezen.
"Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu"
Udalak abenduan eskatutako barkamenak onartuta, hizkuntza politiketan hitzetatik ekintzetara pasatzeko bilera eskaria egin dio kolektiboak udalari.
Irunen euskarari merezi duen lekua emateko, udalarekin elkarlanean eta agenda zein helburu jakinen gainean lan egiteko beharra dago. Hartara, euskararen aldeko plan estrategiko berri bat martxan jartzeko premia dago herri mugimenduaren ustez.
Joan den abenduaren 4an Gabonetako argiak pizteko ekitaldiak milaka irundarrengan sortu zuen deseinganu sentimenduaren aurrean, "Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu" lelopeko kolektibotik plazaratu genuen manifestuak Irungo Udalak publikoki barkamenak eskatu izana eragin zuen, ohar baten bidez. Baikorki baloratzen dugu hau.
Baina hitzetatik eta ekintzetara pasatzeko momentua dela iragarri genuen, eta beraz, udalak ez du oraindik kolektibo honen eskaria erantzun, ezta gutxiago ere.
Bigarren mailako herritar gisa tratatuak izatera ohituak gaudela salatu genuen, baina pazientzia agortu egin zaigula, eta udalari euskarak eta euskal kulturak merezi duen begirunea agertu dezala exijitzen diogu. Izan ere, euskara gehiegitan ikusezin egin dute, eta euskara eta euskaldunok existituko ez bagina bezala jokatzen dute.
Aipatutako barkamen oharraz gain, 48 orduko epean eta udalak aldebakarrez erabakitako baldintzetan, abenduaren 11n bilera bat antolatzen saiatu ziren. Aldiz, manifestuaren sinatzaileak ez ezik, beste hainbat eskola, auzo elkarte eta eragile kultural ere deitu zituen bilera hartara. Beraz, ez zen gure salaketari erantzuteko edo euskarak duen tratamendua zuzentzeko helburuarekin antolatutako bilera, gure salaketak piztutako txinparta baretzeko Baizik,
Gogoratu beharra dugu, abenduaren San plazaratutako salaketa ez zela gabonetako ekitaldi bakar bati lotuta. Ekimen zehatz horrek azken urteetako euskararekiko begirune faltak eragindako haserrearen irudiko besterik ez zen izan. Eta Irungo Udalaren bilera deialdiak ez zuenez gure eskaera erantzuteko helbururik, eragileon eta udalaren arteko bilera aurrerago eta lasaitasunez antolatzea erabaki genuen. Baita kolektiboa osatzen dugun elkarte gehienek udalari hala jakinarazi ere.
Izan ere, euskararen geroa ez da egun batetik bestera konponduko Irunen, eta denon parte hartzea ezinbestekoa izango da aurrera begira. Bide luzea dugu egiteko, eta horregatik, urtetan luzatutako egoera zuzentzeko premia ikusten dugun arren, ez dugu presaz egin nahi. Ongi baizik.
Haatik, hilabete luze honetan kolektiboa ez da geldirik egon. Saretzen jarraitzen du, eta bere aniztasunetik, lrunen euskarak merezi duen lekua elkarlanetik eta modu iraunkorrean lantzeko beharra irundar askoren kezka dela agerian geratu da dagoeneko. Udalak ezin du isilarena eman, eta euskarak Irunen bizi duen egoera larriari ez ikusiarena egiten jarraitu. Serio hartu beharko duela sinetsita gaude. Hortaz, udaletik bultzatu beharreko hizkuntza politikak aztertu ditugu, eta hausnarketa sakon bat eginda, gure proposamenak udal agintariekin partekatu eta elkarlanerako prestutasuna adierazi nahi dugu. Ohar hartan iragarri genuen bezala, hemendik aurrera ez gara gehiago isilduko, ez dugu etsiko.
Udalak egin ditzakeen keinu zehatzetatik harago, hizkuntza politikak eguneratzeko beharra dago Irunen, eta borondate politiko berri baten abiapuntu izan daitekeen elkarlanerako gonbidapena luzatu nahi diogu udalari herrigintzatik. llusioak berritu, eta agenda eta helburu jakinen gainean lan egiteko asmoa dugu, jarraipena izango duen euskararen aldeko plan estrategiko berri bat martxan jartzeko.
Hasieran 35 eragile biltzen zituen kolektiboak indarra galdu beharrean, bere helburuetan berretsi eta, dagoeneko, 40 eragile batzen dituela kontutan hartuko dutelakoan, Cristina Laborda alkate anderearekin, eta Euskara arloko udal ordezkariekin, elkarlanetik plangintza berria eraikitzen hasteko bilera bat egitea proposatzen dugu. Urtarrilaren 27tik 31ra bitarteko astean, eta kolektiboetako ahal bezain beste ordezkarik parte hartu ahalko duten adostutako ordutegian bilera eskaera luzatu diogu udalari HAZ-SAC bidezko erregistroan.
Euskararen eta euskal kulturaren geroa jokoan dago Irunen, beraz, jar gaitezen lanean lehenbailehen!
Hasieran 35 eragile biltzen zituen kolektiboak indarra galdu beharrean, bere helburuetan berretsi eta, dagoeneko, 40 eragile batzen dituela kontutan hartuko dutelakoan, Cristina Laborda alkate anderearekin, eta Euskara arloko udal ordezkariekin, elkarlanetik plangintza berria eraikitzen hasteko bilera bat egitea proposatzen dugu. Urtarrilaren 27tik 31ra bitarteko astean, eta kolektiboetako ahal bezain beste ordezkarik parte hartu ahalko duten adostutako ordutegian bilera eskaera luzatu diogu udalari HAZ-SAC bidezko erregistroan.
Euskararen eta euskal kulturaren geroa jokoan dago Irunen, beraz, jar gaitezen lanean lehenbailehen!
"Aski Da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu" - Udalari bilera eskari bateratua egiteko atxikitutako eragileak:
GURASO ELKARTEAK
- Txingudi Ikastolako guraso elkartea
- Toki Alai (Alaikiro guraso elkartea)
- Elatzetako Gurasoak
- Dunboako Gurasoak
- Hirubideko Gurasoak
- Zabaldu (lekaenea) Guraso elkartea EUSKAL KULTUR TALDEAK
- Bidasoko AEK
- Betti gotti
- Irungo euskal jira
- Aitzondo euskara elkartea
- Auntxa trikitixa eskola
- Kemen dantza taldea
- Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea
- Bidasoako EKT
- Burrunba Elektrotxaranga
- Txorimaloak soinu taldea
GIZARTE ERAGILEAK
- Parean berdintasun elkartea
- Bor-bor hausnarketa kolektiboa
- Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkartea
- BDSKoop eraldaketa fabrika
- Antxeta Irratia elkartea
- Hazia/Loratzen Kultur elkartea
- Bidasoko HITZ hedabidea
- Aduana elkartea
- Txingudiko pentsionisten elkartea
AUZO ELKARTEAK
- Larreaundi-Olaberria auzo elkartea
- Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea
- Erdiguneko-Centro auzo elkartea
- Landetxa-Katea auzo elkartea
- Santiagoko auzo elkartea
- Dunboako auzo elkartea
- Arbesko errota auzo elkartea
- Arbesko auzo elkartea
- San Migeleko auzo elkartea
- Uztarriona (Urdanibia berri) auzo elkartea
KIROL ELKARTEAK
- Lur Alai squash kluba
- Txingudi Rugby Club
- Erlaitz mendi elkartea
- Atxiki pilota eskola
- Irungo Mendizaleak mendi elkartea