Euskal Herriko ume zein gazteek egindako ehunka elkartasun mezu Mundubat elkartearen eskuetan utzi ditu Gure Haurrak ere Badira egitasmoak

Entrega mensajes

Iazko azaroaren 30a eta aurtengo urtarrilaren 31 bitartean, «Gure haurrak ere badira» egitasmoak Euskal Herriko ume zein nerabeek Palestinako beraien adinkideentzat sortutako elkartasun mezuak jaso ditu bere helbide elektronikoaren bidez (gurehaurrak@gmail.com). Ikasgeletan Zein etxeetan, bakarka edota taldeka, ume palestinarrei zuzendutako bostehun elkartasun mezu baino gehiago jaso ditu. Mota guztietako mezuak dira Euskal Herriko hamaika ¡kastetxetatik zein etxeetatik bidalitakoak: marrazkiak, gutunak, ordenagailuz egindako irudiak, olerkiak Zein bertsoak, bideoak eta abestiren bat ere.

Ume palestinarrekiko elkartasuna lantzen duen herri egitasmo horrek X sarean eskegi ditu mezu guztiak, hari erraldoi batean, eta denak helbide honetan.

Baina mezu horiek guztiak Palestinaraino heltzea dute helburu, une honetan genozidio baten biktima zuzenak diren ume palestinarrek zuzenean jaso eta senti dezaten euskal ume zein nerabeen elkartasuna. Sentimenduz betetako mezu horiek guztiak bildu eta Palestinara bideratuko ditu «Gure haurrak ere badira» egitasmoak, bi bidetatik: Ingalaterran dagoen eta mundu zabaleko elkartasun mezuak biltzen dituen “Letters for Palestinian childhoods” elkartearen bidez eta Mundubat euskal elkartearen bidez.

Batetik, munduan zehar elkartasun egitasmoak gauzatzen dituen azken elkarte horren eskuetan utzi berri dituzte ehunka mezu. Bestetik, Cris Cordeiro Lopez «Gure haurrak ere badira» egitasmoko kideak maitasunez betetako karpeta erraldoi bat eta pen drive bat eman dizkio Mundubat elkartearen ordezkaria den Eneko Gerrikabeitiari, Palestinaraino heldu arte mezuak zaintzeaz ardura daitezen.

Mezu horiekin guztiekin batera, Mitxel Elortza «Gure haurrak ere badira» egitasmoko kideak Euskal Herriko umeek Palestinan gertatzen ari dena uler dezaten idatzitako “Askatasun doinua” ¡puina ere bidaliko dute, arabierara itzulita, ume palestinarrek ere lan hori ezagutu dezaten.

«Gure haurrak ere badira» egitasmoa 2023ko urrian sortu zen Euskal Herriko zenbait txokotan martxan jarri zen iniziatiba ezberdinen bidez eta 2024ko apirilean Euskal Herri mailan hedatu zuten EHko hainbat gurasok eta hezkuntza arloan lan egiten duten hainbat langilek, Palestinan gertatzen ari denak hunkituta eta, oso bereziki, hango haurrak eta nerabeak pairatzen ari dren sarraskia ikusita. Euskal Herriko gurasoen indarra gehitu nahi dute Israelek Palestinaren kontra aurrera daraman genozidioa geldiarazteko, eta Bide horretan sortu zuten «Gure haurrak ere badira» manifestua. Ugariak eta askotarikoak dira manifestua babestu dutenak, hala nola Euskal Herri osoko 200 ikastetxetako guraso elkarteak, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, EHIGE - Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea eta ELA, LAB, STEILAS, CCOO, UGT eta CNT sindikatuak. Orduz geroztik, hainbat egitasmo gauzatu dituzte: Euskal Herriko ikastetxeetako patioetan egindako konzentrazioak edota ¡azko abenduaren 4an Gasteizko parlamentuko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean egindako agerraldia, besteak beste.

Mensajes

Mensajes

Mensajes

Gure Haurrak ere Badira logoa

Etiquetas: