LAB Sindikatua.- Maiatzaren 19an, goizeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude. Azken honekin, gutxienez 20 langile hil dira urte hasieratik Euskal Herrian, hauetariko 9 garraiolariak.
Nabarmentzekoa da hildako langileak 67 urte beteko zituela datorren hilean.
Laneko heriotza hau salatzeko mobilizazioa egingo dute LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek.
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude. Azken honekin, gutxienez 20 langile hil dira urte hasieratik Euskal Herrian, hauetariko 9 garraiolariak.
Lehenik eta behin, LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi nahi die bere senide, lankide eta gertukoel.
Garraio sektorearen prekarizazio maila handituz doa etengabe. Adibide gogorra da maiatzaren 19ko heriotza, S.S langileak datorren hilean 67 urte beteko bailituzke.
Ez da onargarria adin horrekin lanean jarraitu behar izatea, are gehiago honelako jarduera arriskutsu batean. Administrazioak sektoreko prekarizazio joera bortitzari mugak ipini behar dizkio, erretiro adina jaistetik hasita.
Bestalde, azken aldian LAB azpimarratzen ari den bezala, ez da kasualitatea sektore honetan heriotza ez traumatikoen presentzia altuagoa izatea, honen atzean estresa, lan karga, erritmoak, eta finean, bizitza osasuntsua eramateko zailtasunak bezalako kausak baitaude. Hauek prebenitzeko neurriak hartu behar dira ,eta gobernuek dute horren giltza.
Bitartean, Osalan bezalako erakundeek plan antzuak egiten dituzte, eraginkorra izango den neurri bakar bat ere eskeini gabe. Iritsi da garaia politika hauek iraultzeko.
LABek dei egin nahi du lan osasuneko intersindikaletik heriotza honen aurrean antolatuko den mobilizazioan parte hartzera.