
Aitzondo euskara taldea.- Bueltan da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa; 10. edizio borobila azaroaren 22an izango da, larunbat goizez, Irunen. Formatua ohikoa izango da, baina berritasun garrantzitsuak izango dira.
EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN X. TXAPELKETA AURKEZPENA
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa egingo dugu Irunen datorren azaroaren 22an, larunbatean, eta aro berriko bigarren edizioa izango da. Izan ere, 2007an antolatu zen lehendabiziko txapelketa, eta urtero egin zen ondoko zazpi urtean, antolatzaileek, LUMA taldeko kide irundarrek, 2015ean ediziorik ez zutela berrituko iragarri zuten arte.
Aurtengoan ere, Aitzondo Euskara Taldeak hartu ditu antolaketa-lanak bere gain, eta jaz baitako bideari jarraituko dio, euskarazko jokozaleen eta, bereziki, hitz gurutzatu maitale ororen pozerako.
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketaren edizio honek OROKO formatuari eutsiko dio. Txapelketa goizez jokatuko da, ohiko probei aurre egin beharko diete partehartzaileek, zeinak Joxan Elosegi hitz gurutzatu sortzaile irundarrak prestatuko dituen beste behin.
Dena dela, berritasun esanguratsuak ekarriko ditu. Batetik, orain arte hiru edo lau parte-hartzaile sailkatu izan dira finalerako, baina aurten sei lagun arituko dira txapela eskuratzeko lehian. Bestetik, luxuzko bi babesle izango ditu aurtengo edizioak: txapelketaren aurreko aldian bezala, Eusko Labelek bertako produktu-sorta bana emango die partehartzaile guztiei. Babesle berri bat ere izango da aurten: Alberdania argitaletxeak bonoak prestatuko ditu lehiakide finenentzat, haien katalogoko zenbait liburu eskuratu ahal izateko.
Horrez gain, Egunean Behin aplikazioarekin lankidetzan aritu da lehen aldiz Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa: Egunean Behinek 19. denboraldi honetako aste batean zehar txapelketaren berri emango du, eta trukean proba batzuk prestatu dituzte Joxan Elosegik eta txapelketako antolatzaileek, aplikazio arrakastatsuko milaka eta milaka erabiltzaileek ebatzi beharko dituztenak.
Bestalde, txapelketa bada ere, eta halakoa da, txapela jantziko hbaitu lehiaketako ¡irabazleak, topaketa baten aurrean gaudela esan genezake, elkarrekin topo egiteko eta elkar ezagutzeko aukera izango baitute egun horretan, giro alaian eta patxadan, euskarazko hitz jokozaleek, garai batekoek eta egungoek. Hain zuzen ere, zale horiei guztiei begira antolatu nahi izan dugu txapelketa hau; bixigarria da lehiaketa, jakina, baina gure lehen helburua ez da puntako hitz gurutzatuen ederra besterik gabe egitea, baizik eta denon gustuko giroa sortzea eta guztioi egun goxoa eskaintzea. Gero, esan gabe doa, ohorea zor zaie aurren sailkatuko direnei.
TXAPELKETAREN NONDIK NORAKOAK
IZEN-EMATEA
Hala nahi duten euskaldun guztiek hartu ahal izango dute parte Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa honetan, 14 urte beterik badituzte eta aurrez izena emateko orria betea badute. Horrez gainera, 5 euro ordainduko du haietako bakoitzak txapelketa egunean berean.
Hartara, Interneten https://labur.eus/gurutzatuak helbidera jo eta gunearen barrenean izena eman ahal izango dute hala nahi duten guztiek, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketan parte hartzeko. Bestalde, zernahi argibidetarako edo, hala behar badu, Jlehiaketan parte hartzeko ¡izena whatsapp bidez emateko, bora hemen interesatu guztiek baliatu ahal izango duten telefono zenbakia: 685783470.
2025eko azaroaren 18an bukatuko da izena emateko epea.
LEHTIAKETA
2025eko azaroaren 22ko goizeko 09:00etarako bilduko dira lehiakide guztiak Palmera-Montero gunean (Leandro Agirretxe plazatxoa, 1 - 20304 Irun), eta goizeko 09:30ean hasiko da saioa, lehiakide guztiak aretoko mahaietan egokitu eta gero.
Ikasleak azterketetan bezala ariko dira, elkarrekin mintzatu ezinik eta aldamenekoari begiratu bat egiteko tentazioari uko eginik. Bakarrik, lagunik gabe, jardungo dute lehiakideek eta hiztegi-liburua erabili ahal izango dute, hala nahi izanez gero. Ez da hiztegi elektronikorik, ez eta telefonorik edo ordenagailurik onartuko. Lehiakideen esku jarriko dituzte antolatzaileek lehiaketarako behar duten guztia: paperak, arkatzak, borragomak, eta abar.
Hiru aldi ¡izango ditu lehiaketak: hasierako proba, finalaurrekoa eta finala, eta hhonela Banatuko dira ordutegian:
- 09:30 - 10:15 Hasierako proba.
- 10:30 - 11:15 Finalaurrekoa.
- 12:00 - 13.00 Finala.
Hasierako Proba
Mahaian jokatzeko proba izango da Txapelketako lehen proba hau, eta ez da kanporaketa izango, haren ondoan inor ez da Txapelketatik kanpo geldituko. Bestela esanik, hasierako proban parte harturiko guztiek izango dute finalaurrekoa jokatzeko aukera. Lehiakideek 10 x 10 lauki dituen hitz gurutzatu taula bat eta bera bete beharko dute, jakinik horretarako gehienez hiru ordu laurdeneko epea dutela.
Finalaurrekoa
Kanporaketa Zarako eta mahaian jokatzekoa ¡izango da Txapelketako bigarren proba hau. Lehiakideek 12 x 12 lauki dituen hitz gurutzatu taula bat eta bera bete beharko dute, jakinik horretarako gehienez hiru ordu laurdeneko epea dutela.
Proba honetan aurreneko sei postuetan gertaturiko lehiakideak sailkatuko dira finalerako.
Finala
Agerian eta jendaurrean jokatuko dute finala hartara iritsi diren sei lehiakideek. Ez dira mahaian ariko, asto gainean paraturiko paneletan baizik, eta eskolan arbelean baleude bezala bete beharko dute egitekoa. Besteak zertan ari diren ez dakitela jardungo dute lehiakideek, besteen lana ezin ikusiko dutela. Inguruan ibili ahal izango da publikoa panelez panel, finalak eskatzen duen isiltasunari begirune eginez. Lehiakideek 15 x 15 lauki dituen hitz gurutzatu taula bat eta bera bete beharko dute, jakinik horretarako gehienez ordubeteko epea dutela.
Emaitzen neurketa
Joko hauetan guztietan bezala, zuzentasuna eta lastertasuna izango dira, hurrenez hurren, lehiakide bakoitzak eginiko lana neurtzeko erabiliko diren irizpideak. Garrantzitsua da taula bizkor betetzea, baina ez da hori beti aski aldeak zehazteko. Izan ere, erantzunen zuzentasuna izango da probaren bukaeran gogoan hartuko den lehen irizpidea, eta lastertasuna ondoren.
Hona hemen adibide bat: Finala bukatu da eta honako emaitza hauek aurkeztu dituzte hartara iritsi diren lau lehiakideek:
| Lehiakideak | Okerrak | Denbora | Postua |
|---|---|---|---|
| A Lehiakidea | 1 | 45 m 13 s | 2 |
| B Lehiakidea | 0 | 56 m 21 s | 1 |
| C Lehiakidea | 3 | 38 m 07 s | 3 |
Denboran luzeen jo arren, B Lehiakideak irabazi du okerrik egin ez duelako (zuzentasuna baita, hain zuzen ere, lehiakideak neurtzerakoan aintzat hartzen den lehen irizpidea). Bizkorrena izan da GC. Lehiakidea, baina hirugarren postura lerrarazi dute eginiko hiru okerrek. Eta abar...
Oharra: Lehiakide guztien i¡ikusmenean egongo diren erloju sinkronizatu batzuen arabera zehaztuko dira lehiakideen denborak.
Jokoen prestakuntza
Hitz gurutzatuen edo gurutzegramen taxuko jokoak aurkeztuko dituzte antolatzaileek txapelketako probetan eta aurtengo honetarako espreski sortuak izango dira taula guztiak.
Halatan, Jlehen mailako garrantzia izango dute haietan eskainiko diren definizioak edo azalpenak. Mota askotakoak izan daitezke definizio horiek, eta urrundu egiten dira ez gutxitan hiztegietan topatzen ditugun estereotipoetatik.
Joxan Elosegi arduratuko da jokoen prestakuntzaz eta haien egokieraz eta zuzentasunaz, eta Txapelketa honen antolakuntzaren arduradun nagusia denaz geroz, Aitzondo elkartearen ordezkariak izango dira epaile, horien beharra suerta litekeen egoera guztietan.
SARIAK
Hona hemen, irabazleagandik hasita, lehiakideek eskuratu ahal izango dituzten sariak:
1. postua. Txapela, 400 € eta Alberdaniako bonua.
2. postua. 300 € eta Alberdaniako bonua.
3. postua. 200 € eta Alberdaniako bonua.
4. postua. 150 € eta Alberdaniako bonua.
5. postua. 100 € eta Alberdaniako bonua.
6. postua. 50 € eta Alberdaniako bonua.
TXAPELKETA EGUNEKO EGITARAUA
Hona hemen Txapelketa eguneko egitaraua:
- 09:00etan Lehiakideen bilkura eta agurra. Palmera-Montero gunea, Leandro Agirretxe plazatxoa, 1. IRUN (Gipuzkoa)
- 09:30ean Txapelketaren hasiera.
- 09:30 - 10:15 Hasierako proba.
- 10:30 - 11:15 Finalaurrekoa.
- 12:00 - 13:00 Finala.
- 13.30ean Txapelaren janztea eta sarien banaketa.
- 14:00etan Bazkaria.
- Parte hartzaileek eta lagunek leku jakin batean bazkaltzeko aukera izango dute.
Oraindik ez da leku hori zein izango den zehaztu. Izena emateko unean adierazi ahal izango du partaide bakoitzak bazkaltzen gelditu nahi duen eta berekin lagunik ekarriko ote duen (bi lagun onartuko dira gehienez parte hartzaile bakoitzeko). Nolanahi ere, jantokiaren neurriak direla eta, bazkaltiarren kopurua ere mugatuko dugu, ez da 50 lagunetik gorakoa izango.
20 € balio izango du bazkari txartelak.
- Parte hartzaileek eta lagunek leku jakin batean bazkaltzeko aukera izango dute.
Nola heldu
Ez dago, guk uste, Irunera heltzeko arazo handiegirik. Komeni da, ordea, datu batzuk kontuan hartzea. Trena (Renfe), topoa (Euskotren) eta autobusa ditu eskura garraio publikoan etorri nahi duenak. Autoz etorri nahi izatekotan, berriz, arazoa izan liteke Txapelketa Jlehiatuko den inguruetan aparkatzea, TAO gunea baita eremu guztia. Bestalde, bada lurpeko aparkaleku bat Palmera Montero gunean berean, BM supermerkatuaren lurpean, baina ordainpekoa da.
Alabaina, Ibilaldi ttiki bat egiteko arazorik ez duenak badu autoa edo ibilgailua egun guztian, goizeko 8:00etatik arratseko 8:00ak arte, dohainik aparkatzeko aukera, Stadium Gal futbol zelaiaren inguruetan eta, batez ere, Ficoba erakustazokaren aparkaleku zabalean. Aieka berean daude bi lekuak, Irun eta Hendaia arteko zubien eremuan. Oinez 15-20 bat minutu behar dira hartatik Palmera Montero gunera iristeko.
