Indarkeria matxistarik gabeko jendaarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola puín Lehiaketa orain hamar urte.
Otsailaren Ga arte jaso ahalko dira ipuinak eta lau kategoriaetan lehiatu ahalko da: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 16 urtetik gorakoentzat; eta gazteen Kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz) 10 eta 16 urte bitarteko gazteel zuzendutakoa.
Lana eta parte hartzea errazteko aurten gaia oso zabala da: indarkeria matxista bere horretan izango da. Gai zabala eta konplexua dela badakigu, baina aldi berean gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira. Gai irekia da aurtengoa beraz.
Orri bakarreko ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke otsailak 8 arte. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da.
Martxoaren 13an, ostegunarekin, 19.00tan sari banaketa ekitaldia egingo dugu Irunen.
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da, Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko saria jasoko dute. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte eta Katakrak Iruñeko liburutegiak eskainiko du.
Azken asteak falta badira ere, parte hartzea bandia izaten ari gara X, Edizioan, hala ere deialdi berezia egin nahi dugu euskarazko ipuinak idaztera animatzeko!
Urtero 350 ipuin inguru jasotzen ditugu gazteleraz, mundu osotik bidalitakoak.
Baina gure euskarazko kategoriak indartu eta sustatu nahi ditugu eta horregatik, euskal herritarrak euren hizkuntzan idaztera animatzen ditugu.
Aurtengoan X. Edizio borobila izanik gazteen parte hartzean jarri dugu arreta eta ikastetxe askorekin egin dugu lana eta dirudienez, honek gazteen parte hartzea sustatu du. Prentsa ohar honekin, urekin batera lan egin diten ikastetxeei gure esker ona agertu nahi diegu.
Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz jaio zen lehiaketa eta aurten urtemuga borobila izanik berezitasunak izan ditugu. Batetik, Asuni omenaldi txiki bat eginez dokumentaltxo bat ekoiztu berri dugu.
Eta bestetik gazteen parte hartzea sustatzeko, Goazen! Telesaileko lagunek bideo eder bat egin ziguten.
Informazio gehiago
Lehiaketaren oinarriak eta jakin beharreko informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dago eskuragarri.