Omnibus lege-dekretuan jasotako pentsioen igoera indargabetzearen aurrean

Concentración de todos los lunes en la Plaza San Juan

Estatuko Herri eta Erkidegoetako pentsiodunen Plataforma eta Mugimenduak.-Atzo, urtarrilaren 22an, Kongresuak bertan behera utzi zuen abenduan Onartutako Gobernuaren lege-dekretua, kontrako 177 botorekin (PP, Vox, Junts) eta aldeko 171rekin.

DL hau indargabetuta, bertan jasotako neurriak etenda geratzen dira: Garraiolaguntzak luzatzea, pertsona kalteberentzako oinarrizko hornidurak eta etxegabetzeak eteteko debekua eta DANAK eragindako pertsonentzako beste laguntza batzuk.

Pentsiodunentzat garrantzi berezia duen neurri bat pentsioen igoera da, % 2,8ko igoera kotizaziopeko pentsioetan, % 6ko igoera gutxieneko pentsioetan eta kotizazio gabeko pentsioetan eta % DKO ¡goera Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreran.

Igoera hori urtarrileko pentsioan aplikatuko da, baldin eta hori ahalbidetzen duen beste legedekreturik planteatzen ez bada, eta otsailetik aurrera ez da aplikatuko.

Dekretu borren bidez, pentsioen ¡goera 21/2021 Legean jasotako KPlaren igoerarekin lotzen da.

Pentsioen igoera, gaur Kongresuan egindako bozketarekin egiazta dezakegun bezala, ez dago behin betiko bermatuta, eta alderdi politiko batzuentzat unean-unean duten estrategia alderdikoiaren parte da. Pentsioak truke-moneta dira oraindik, eta ez oinarrizko eta funtsezko eskubide bat.

Ez ditugu kbaloratzen igoerak gauzatzeko erabiltzen diren moduak, baina ITO errefusatzen dugu pentsioak alderdien arteko eztabaidetan arma gisa erabiltzea.

Gai hori ez badago behar bezala konponduta aurtengo otsailaren 20a baino lehen, 22an kalera aterako gara, 2018ko urtarrilean egin genuen bezala. Pentsiodunei dei egiten diegu kalean borrokatuz lortutakoa ausardiaz defendatu eta hobetzeko.

Ez dugu atzerapauso bakar bat ere onartuko, ezta 2011tik 2018ra hartutako pentsioeli buruzko politikarik ere.

ATZERAPAUSORIK EZ, PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Sinatzen dute:

  • ASJUBI40 (Asociación Jubilación Anticipada sin Penalizar)
  • COESPE (Coordinadora Estatal por la Defensa del Sistema Público de Pensiones)
  • EHPM-MPEH (Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua)
  • MADPP (Movimiento Andaluz por la Defensa de las Pensiones Públicas)
  • MODEPEN (Movemento Galego en Defensa das Pensións e os Servizos Públicos)
  • UNIDAD COESPE (Coordinadora Estatal de Pensionistas)
  • PLATAFORMAS DE PENSIONISTAS de Badajoz, Móstoles...

Etiquetas: