Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Duela gutxi, Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta itxi da, eta, hemendik aurrera, pazienteek Donostiara joan beharko dute. Itxiera hori beste galera da Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeetako osasun-arreta publikoaren kalitaterako.
Azken urteotan, urologiarako, erradiologiarako eta minaren unitaterako arreta nabarmen murriztu da, eta itxarote-zerrendak modu kezkagarrian hazi dira traumatologia eta otorrinolaringologiarako. Haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak are gehiago hondatuko du gure eskualdeetako osasun publikoa.
Gure eskualdeetan osasun mentalaren arreta defizitarioa izan da historikoki. Paziente helduak Irungo Udalak duela 22 urte baino gehiago behin-behinean Osakidetzari utzitako lokaletan artatzen dira. Instalazioen antzinatasunak eta prekarietateak ez dute ahalbidetzen kalitatezko arreta. Gainera, ezin da profesional berririk kontratatu, kontsultagunerik ez dagoelako. Haur eta gazteen psikiatriako zerbitzua Bidasoako Ospitaleko bigarren solairuan zegoen, ebakuntza-gela berriak aurreikusita dauden lekuan.
OSASUN BIDASOAKk Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari eskatzen dio berehalako konponbideak bila ditzala azken 4 urteotan IDI edo prekarizatu diren zerbitzu espezializatuen kalitatea berreskuratzeko.
OSASUN BIDASOAK haur eta gazteen psikiatriako kontsulta ixtearen ondorioz kaltetutako familiei babesa eman nahi die. Aldi berean, dei egiten die herritarrei mobilizazioetan parte har dezaten, egungo egoerari buelta emateko eta genuen osasun-arreta berreskuratzeko.
ZABALDU, BERRITU, HOBETU