Bidasoa LHIIko Guraso Elkarteak mozio bat aurkeztu du maiatzaren 30eko ostiraleko Irungo Udalbatzarrean eztabaidatu eta bozkatua izan dadin. Mozioaren helburua da ikastetxeko patioaren desagerpena saihestea.
Mozio honek Bidasoako LHIIKO Irakasle Klaustroaren eta IKOE-Bidasoa Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkartearen babesa du. Halaber, Irungo hainbat Guraso Elkartek ere beren babesa adierazi dute: Lekaenea GE, Belaskoenea GE, Eguzkitza GE, Hirubide GE, Txingudi Ikastolako GE eta San Vicente de Paúl GE.
Mozioa:
Irungo Bidasoa LHKO Guraso Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, ikastetxeko ikasleen guraso eta familia guztiek osatua, mozio hau aurkezten du hauekin batera: e Bidasoako irakasleen klaustroa e Bidasoa LHKO irakasle ez diren langileak e IKOE - Bidasoa-ko bazle Ohien Elkartea e Irungo ikastetxe hauetako Guraso Elkarteak Lekaenea GE, Belaskoenea GE, Eguzkitza GE, Hirubide GE, Txingudi Ikastola GE eta San Vicente de Paul GE.
ZIOEN AZALPENA Gure ikastetxeak 70 urte daramatza Bidasoa Beheko, Oarsoaldeko Zein beste eskualdeetako pertsonak lanbide heziketarako formakuntzan prestatzen. Lanbide heziketa diogunean, bere esparru zabalenean diogu, bertan Irakaskuntza arautuaz gain, langabetuentzat ikastaroak, langileentzako ikastaroak eta enpresekin adostutako formakuntzak ematen direlako. Gaur egun, bost arlotako irakaskuntzak ematen dira: Mekanika, Zurgintza, Elektrizitatea, Elektronika eta Mantentze Elektromekanikoa eta bertan 500 ikasle inguru eta 90 irakasle zein AZE (Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala); hauez gain, aurretik aipatutako langabetu eta langileak.
Jakina da aspaldidanik dagoela Bidasoa Behean Osasun zerbitzuak hobetzearen beharra eta horren inguruan sortutako Osasun Bidasoa taldea izugarrizko lana egiten ari dela instituzioei eskualdean dauden osasun zerbitzuak berritu, indartu eta hobetzeko eskaerekin. Eskaera guzti hauekin mozio honen sinatzaileak ados gaude.
Ados egon arren, gure ustean, oso azkar eta gurekin konsultatu edo adostu gabe hartzen ari dira erabaki asko eta, honen ondorioz, eta dauden aukerak kontuan hartuta, erabaki zuzenenak ez hartzea ekar dezake. Ondotik azalduko dizuegu zergatia: Irungo udalak aurkeztutako dokumentuan gure institutuko patioan 7 solairuko eraikin bat egiteko proposamena egin du (5+2 solairu eta 7000m2 inguruko eraikin bat). Zentrura iritsi den informazioagatik, Osakidetzarekin adostua dute eta Hezkuntza Sailak ez du arazorik jarri. Ordainetan, eta eskolaren ekipamenduak hobetzeko, Alberto Larzabal eta Elizatxo etorbideen arteko esparruan dagoen belardian zentrua handitzeko eremu bat eskaintzen delarik. Idatzi honen sinatzaileentzat aukera honek bi instalakuntzak txiki eta oso elkartuak egotea ekarriko du eta, ondorioz, zonaldeko saturazio urbanistikoa.
BIDASOA LHKO patioa. Hezkuntza komunitatearentzat ezinbesteko gunea Bidasoa LEKO patioa ez da bakarrik aparkaleku edo aire zabalean dagoen espazio huts bat. Gaur egun, hainbat funtzio betetzen ditu:
- Smart Etxea izeneko egurrezko eraikinean ikasgela bat dago kokatuta, eta bertan Mantentze-Lan Elektromekanikoa zikloko ikasleek eskolak eta tailer-lana dituzte. Halaber, irakasleek bertan egiten dituzte bilerak.
- Instalazio eta Altzari-Hornikuntza zikloko ikasleek han egiten dituzte egurrezko etxeen muntatze eta desmuntatze praktikak.
- Elektrizitate zikloetako ikasleek erretenen praktikak eskolako patioan dauden tabikeetan egiten dituzte.
- Elektroestazioa. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioa. Elektroestazioa, gainera, elektrizitateko ikasleen praktikak egiteko erabiltzen da: elektroestazioaren plaka fotoboltaikoak sortutako energiaren neurketak, monitorizazioa eta datuen ustiapena bertan lantzen dira.
- Elektrizitate ikasleentzat praktiketarako tokia da, argiteria publikoari, aireko eta lurpeko sareei buruzkoa. Farolak ere desmuntatzen dira eta lurpeko instalazio osoa ateratzen da. Gainera, tenkagailu txiki batzuekin aire-instalazio bat egiten da Smart Etxera, muntaketa-faseei jarraituz, dokumentazio teknikoaren arabera.
- Droneak-Urrunetik Gidatutako Aireontziak Espezializazio lkastaroko ikasleen praktikak egiteko gunea da.
- Telekomunikazio zikloko ikasleen praktiketarako espazioa da. .
- San Juan Bosco Egunean, Euskararen Egunean, ikasturte amaierako ekitaldietan eta urtean zehar egiten diren beste hainbat jardueratan erabiltzen den espazioa da.
- Ikasleen atseden eta jarduera osagarrietarako gunea da.
- Etorkizuneko proiektuen kokalekua, hala nola, hidrogenera hidrogenohornitzaile bat instalatzeko aurreikusita dagoena.
Argi naturalaren eragina eskola-ingurunean
Argiztapena funtsezko elementua da, hezkuntza-esperientzian eragin nabarmena duena.
Ikasgeletan argi naturalaren murrizketak ikasleen errendimenduan eta ongizatean eragin negatiboa izaten du. Bidasoa LHIIren aurrean 5 solairuko eta ia 7.000 metro koadroko eraikin bat eraikitzeak ikasgeletan sartzen den argi naturalaren murrizketa ekarriko luke, eta horrek ikasleen errendimenduan eta osasunean eragin negatiboa izan dezake.
Gainera, patio honek zentruaren etorkizuneko beharretarako funtsezko azpiegitura eskaintzen du, bertatik sartzen baitira zerbitzu eta inbertsio guztiak (makinak, ekipamenduak, etab.). Gure ikastetxeak espazio-arazo larriak ditu, eta handitzeak lagundu dezake, baina ez du saturazio urbanistikoa gehiago areagotu behar.
Horregatik guztiagatik, honako MOZIO proposamen hau aurkezten dugu, eztabaidatu eta onar dadin:
Ondorioz, Irungo Udalbatzak hau erabaki beharko du:
- Bidasoako LHIK Gaur egun eskola-ekipamendutzat kalifikatuta dagoen azalera osoa mantenduko du, bere sorreraz geroztik ikastetxe gisa izan duen espazioa eta bere funtzio pedagogikoa betetzeko funtsezkoa dena.
- "Otros Equipamientos - EX-03" LA SINDICAL” kalifikazioa duen eta 870 m2-ko azalera duen Etxe Sindikalak hartzen zuen azalera Hezkuntza Ekipamendu gisa kalifikatuko da, etorkizunean CIFP Bidasoa LHII handitu ahal izateko, José Antonio Santano alkateak eta Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2006. urtetik aurrera egindako proposamena betetzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik.
Amaitzeko gogoeta bat Gogoratu: Hezkuntza eta osasuna oinarrizko eskubideak dira. Udalak eta zentroak elkarlanean lan egiten badute, irtenbide egokiagoa aurki daiteke, eta guztion helburuak hobeto beteko dira.
2025eko maiatzaren 22a
n